2025.12.09
ERROMATAR AURRIAK NAFARROAN: ZER IKUSI ETA NORA JOAN
Iraganak bizi-bizirik jarraitzen du Nafarroan. Gure haran, soro eta herri xarmagarriek duela bi mila urte baino gehiago loratu ziren hiri erromatarren eta villa arkeologikoen aurriak ezkutuan gordetzen dituzte.
BlogNafarroako erromatar aurriak bisitatzea garai bateko harrien artean ibiltzea baino askoz gehiago da: Hispania erromatarraren bihotzera bidaiatzea da hain zuzen, non arkitektura, historia eta arkeologia paisaia paregabeekin eta familiako kide guztientzako esperientzia kulturalekin uztartzen baitira.
Gida honetan aztarnategi arkeologiko erromatar nagusiak, museoak eta ibilbide gomendatuak aurkituko dituzu, eta, haietan, ezagutuko duzu nola bizi ziren erromatarrak Nafarroan eta haien ondare historikoak egungo lurraldean jarraitzen duela.
Erromatar historia Nafarroan: galtzadak, hiriak eta villak
Erromatar Inperioan, Nafarroa gune estrategikoa izan zen mesetaren, Ebroko haranaren eta egungo Frantziako hego-mendebaldearen artean. Izan ere, galtzada erromatarrak igarotzen ziren hemendik: Caesaraugusta (Zaragoza) eta Pompaelo (Iruña) lotzen zituzten eta Iturissarantz eta Akitaniako hirietarantz jarraitzen zuten, Pirinioak Orreagatik zeharkatuta. Mende batzuk geroago, ibilbide horietako batzuk Donejakue Bidearen jatorria izan ziren.
Legio erromatarrak K.a. I. mendearen erdialdean ezarri ziren hemen, Ponpeioren kanpainaren garaian, eta baskoiak progresiboki integratu zituzten Erromaren agindupean. Orduan inperioaren muga zena laster bihurtu zen lurralde oparo, hiri planifikatuak, nekazaritzarako villak eta ardoaren, olioaren, zeramikaren eta metalen merkataritza artikulatzen zuen azpiegitura-sare erromatarra eraiki baitzituzten.
Ibilbide horietan zehar hirigune zein landaguneak loratu ziren, batzuk oso garrantzitsuak; aire zabaleko museo ikusgarriak dira egun, eta bisitatu daitezke. Andelos, Eslabako Santa Criz eta Arellanoko villa, besteak beste. Handik paseatuz gero, eguneroko bizitza nolakoa zen irudikatzen ahalko duzu: terma publikoak, mosaikodun etxeak, tenplu erromatarrak edo foroak, komunitatearen elkargune.
Eslabako Santa Criz: hiri-kokagune erromatarra
Muino leun eta mahastien artean dago Eslabako Santa Criz, Nafarroan kontserbatutako aztarnategi erromatar monumentalenetako bat, erreferentziazkoa penintsulako iparraldean. Bere aurriek hiri erromatar baten trazatua dokumentatzen dute: foru monumentala —gurtzarako egiturak eta balizko eraikin termalak barne—, hilobi-multzoa (nekropolia) eta behin bizilekuak izandakoen aurriak ere (eguneroko gauza eta apaingarriekin).
Santa Criz Interpretazio Zentroak, Eslaban, bisita biribiltzen du, antzinako Hispaniako eguneroko bizitza berreraikitzen laguntzen duten piezak, maketak eta baliabide didaktikoak baitaude.
Eta, amaitzeko, ibili aztarnategiaren inguruko paisaietan zehar eta dastatu lurraldean bertan ekoiztutako ardoak, ez dago hoberik.
Andelos: uraren hiri erromatarra
Mendigorrian dago Andelos antzinako hiri erromatarra, bere sistema hidraulikoagatik nabarmentzen zena —presak, deposituak eta akueduktuak baitzituen—; ingeniaritza aurreratuko obra hori hornikuntza fidagarria zen ur gutxi zegoen garaietan ere.
Hiri-aurriak bisitatu daitezke Andelosen, hala nola terma publikoak, etxebizitzak, kale zolatuak (cardoa eta decumanoa ardatzak ikusgai) eta ura biltzeko, garraiatzeko eta banatzeko sistema konplexua.
Andelosko Museo Arkeologikoak, aztarnategiari lotuta, hiri erromatar horren eta azpiegitura hidrauliko nabarmenaren funtzionamendua ulertzen laguntzen du; izan ere, azpiegitura hori penintsularen iparraldeko interesgarrienen artean dago.
Arellanoko villa erromatarra eta bestelako altxor arkeologikoak
Arellanon, Lizarratik hurbil, Arellanoko villa erromatarra ezaguna dago; “Musen villa” ere esaten zaio, bederatzi jainkosen mosaiko ikusgarriagatik –jatorrizko mosaikoa Museo Arkeologiko Nazionalean dago –. K.o. I. eta V. mendeen artean bizi izan zen jendea landa-eremuko villa horretan, zeina nekazaritzarako (upategiak, ardo-ekoizpena) zein erromatarren elitearen bizilekurako izan baitzen.
Hain zuzen, bere mosaiko zoragarriek, jatorrizko upategiak, zisternak eta gainerako elementu arkitektonikoek erakusten dute zenbaterainoko maila iritsi ziren landa-eremuko ustiapena eta luxua erromatarren garaietan. Villa bisitatuz gero, hobe ulertuko dugu nolakoa zen landa-eremuko bizimodua eta lana Erromatar Inperioan.
Interes handiko beste gune erromatar batzuk Nafarroan
Gainera, Nafarroan, interes handiko beste gune erromatar batzuk ere bisitatzen ahal dituzu.
-
Ledea: villa erromatar baten aztarnak Zaragoza eta Iruña arteko bidearen ondoan
Ledean villa erromatar handi bat dago; ziurrenik, Caesaraugusta (Zaragoza) eta Pompaelo (Iruña) lotzen zituen bidearekin lotuta zegoen. Aragoi ibaiaren ondoan, Ebro ibaiaren haranaren eta Pirinioen arteko pasabide estrategikoa kontrolatzen zuen. Hormen, eraikinen eta zeramikazko materialen aztarnak gordetzen ditu, erromatarrak hainbat mendez egon ziren seinale.
-
Faltzes eta San Adrián: nekazaritzarako villak Ebro ibaiaren haranean
San Adrián inguruan eta Faltzesen, nekazaritza-ekoizpenean aritzen ziren villa erromatarren aztarnak aurkitu dituzte. Ustiategi horiek bizitokiak eta zerealen, mahatsondoen eta olibondoen laborantzari lotutako lanerako guneak konbinatzen zituzten, Nafarroako soroek Hispania erromatarrean izandako garrantziaren adierazle.
-
Pompaelo (Iruña): hiri erromatarra alde zaharraren azpian
Iruñeko hirigune historikoaren azpian Pompaelo dago, K.a. I. mendean Ponpeiok sortutako hiri erromatarra. Jatorrizko hiri-trazadurak zein harresi, terma eta etxebizitzen aurriek iraun dute. Aurkikuntza horiek Nafarroako Museoan ikus daitezke, hiriaren jatorri erromatarra gogora ekartzen duten mosaiko, eskultura eta inskripzioekin batera.
Pompaeloko aztarna horiez gain, Nafarroako beste aztarnategi batzuetan aurkitutako zenbait piezak antzekotasunak dituzte erreferentziazko bildumekin, hala nola Arkeologia Museo Nazionalekoekin. Hartara, argi dago museoa abiapuntu garrantzitsua dela Nafarroako erromanizazioa ulertzeko.
Ruta de fin de semana recomendada por las ruinas romanas de Navarra
Nafarroako aztarnategi erromatar nagusiak bi egunetan bisitatu nahi badituzu, hona hemen ondo antolatutako ibilbide erraz baterako proposamena, ahalik eta gehiena gozatzeko:
Larunbatean: Nafarroako Erdialdea — Andelos, Arellano eta Eslabako Santa Criz
-
Goiza – Andelos (Mendigorria)
Hasi ibilbidea aitzinako Andelosko hiri erromatarrean. Kokaleku ezin hobean dago asteburuari hasiera emateko, eta handik erraz helduko zara beste geldialdietara.
-
Eguerdia – Arellanoko hiri erromatarra (Mendigorria)
Jo Arellanorantz villa erromatarra bisitatzeko. Errepide lasaietatik igarotzen den ibilbide laburra da, eguerdia aprobetxatzeko eta landa-inguruneaz gozatzeko ezin hobea.
-
Arratsaldea – Eslabako Santa Criz hiri erromatarra
Eguna borobildu Eslabako Santa Crizen. Gune arkeologikoa eta inguruko ikuspegiak ezin hobeak dira arratsaldeko bisita egiteko, ostatura joan aurretik.
Non ostatu hartu
Gares, Lizarraeta Uxue herri ezin hobeak dira gaua pasatzeko: tokiko gastronomia, landa-ostatuak eta giro lasaia.
Igandean: Iruña eta Nafarroako Museoko ondare erromatarra
-
Goiza – Iruña
Ibilbidea osatzeko, zoaz Iruñera eta bisita ezazu Nafarroako Museoa, aurreko egunean ikusitako guztia testuinguruan jartzen duten mosaikoak eta inskripzioak ikusi ahal izango baitituzu.
- Arratsaldea – Hirian zehar ibiltzea
Eskapada amaitu baino lehen, aprobetxatu Iruñeko kaleak eta bere txoko xarmagarriak ezagutzeko, parkeetan erlaxatzeko edo alde zaharreko arratsalde-pasaz gozatzeko.
Iragan erromatarrera bidaiatzea, orainaz gozatzea
Nafarroako erromatar aurriak ezagutzea muino, ibai eta herri xarmagarrien artean bizirik dirauen historian murgiltzea da. Paseatu aztarnategi erromatar batetik, ikusi milaka urteko mosaikoak edo antzinako galtzada inperialak zeharkatu, antzinako Hispaniako bizimodua nolakoa zen irudikatzeko.
Nafarroako ondare arkeologikoak tenpluak, villak eta hiriak gordetzen ditu, Erromak penintsularen iparraldean utzitako aztarna sakonaren erakusle. Leku horiek bisitatzea turismo kultural eta naturaleko esperientzia ezin hobea da, orainaz gozatzen den bitartean iraganera bidaiatzeko modu bat.