86 kilometro

BAZTANGO BIDEA Urdazubitik Arrera

Ibilbidea egokia da Nafarroara berriz etortzen direnentzat, edo ohikoa ez den zerbait egin nahi dutenentzat.

Bide zahar bat da, Pirinio Atlantikoak Baztan ibarretik zeharkatzen dituena, eta Baionako portuan lehorreratzen ziren bidaiariek erabiltzen zutena. Urte askoan baztertuta egon zen, baina aspaldi honetan berriz garrantzia hartzen ari da, eta erromes askok aukeratzen dute, ziur aski ibilbidea leuna eta ederra delako, eta bidean dauden herriak eta baserriak oso politak.

Nafarroaz pentsatzen duzunean burura paisaia berde ondulatuak, baso misteriotsuak eta sorgin kondairak etortzen bazaizkizu, Baztango Bideak zure izena darama.

Ikusi track-ak Wikiloc-en:

Hauek dira ibilbideko gune azpimarragarrienak:

  • Urdazubiko leizea

    Haitzuloa –adi!– 14.000 urtekoa da, eta Urtxuma ibaiaren higadurak sortu zuen. Bisita gidatuak irekitzen dizkizun ateen atzeko munduan estalaktitak, estalagmitak... daude, bai eta bidelapurrak, gerrillariak eta akelarreak ere.

    Jantzi jaka bat, eta ireki begiak ahalik gehiena gozatzeko ilunpe arteko esperientzia honetaz.  

    Argibide gehiago haitzuloei buruz
  • Zugarramurdiko leizea

    Urdazubiko leizetik 8 kilometrora baino ez dago mendian irekitako kondairazko leize hau, eta bertan erraz irudikatuko dituzu Inkisizio Saindua haserretu zuten eta sorginkeria leporatuta hainbat pertsona sutan erretzea eragin zuten akelarre haiek.

    Jakin-mina pizten bazaizu, ez utzi bisitatu gabe Sorginen museoa: 400 metrora dago, Zugarramurdi herrian.

    Nafarroako leizeei buruzko informazio gehiago
  • Amaiur

    Errotatik etxe arteko 1,5 kilometroko ibilbide atsegin bat abiatzen da, presa eta ubidea zeharkatzen dituena, eta Gaztelu mendiko monolito mitikora arte iristen dena. Bertan kokatuta egon zen Nafarroako Erresumako gazteluetako bat, eta, egun, hondakin batzuk geratzen dira. Leku horrek gogora ekartzen du Amaiur izan zela, 1522. urte aldera, Nafarroaren konkistaren aurkako azken erresistentzia gunea. Gazteluari eta bere aztarna arkeologikoei buruzko museoa dago herrian.

    Herri pintoreskoak errota berritu bat dauka, aukera ematen duena irina erosteko, prozesuaz gozatzeko eta talo gozo-gozo laberatu berriak dastatzeko. 

  • Arizkungo Santxotena Museoa

    Arterako gune bat da, aire zabalekoa, Xabier Santxotena artistak baliatzen duena euskal mitologia omentzeko, eta agotak –talde etnikoa, jatorriz herrikoa, mendez mende baztertuta egon dena– aurkezten dizkizuna.

    Presta zaitez zurean zizelkatzearen sorkuntza aukera handiez gozatzeko.

    Informazio gehiago museoari buruz
  • Elizondo

    Ibarreko hiriburua herri xarmagarri bat da, harri eta ura nagusi dituena. Karrikaz karrika ibiltzea herrian dauden sekulako etxetzarren artean eta ur osoekin egindako txokolate famatua dastatzea da une lasai baterako aukerarik onena.

    Eta Dolores Redondo idazlearen zalea bazara, izugarri gustatuko zaizu “Baztango trilogia” arrakastatsua kokatuta dagoen lekuetara bisita gidatuak egitea.

    Más información sobre el valle de Baztan
  • Bertizko Jaurerriko Natur Parkea

    Baztango bidetik 7,5 kilometrora baino ez, Iruritatik abiatuta, berdegune ikusgarri hau aurkituko duzu: lorategi botaniko aberats bat eta mendi ibiliak egiteko zenbait ibilbide ditu. 2.000 hektareatik gorako eremuan, natura oparoa da, eta lasaitasunez eta sentipen onez beteko zaitu.

    Ikasi gehiago hemen Bertizko Jaurerriari buruz

Planes en el Camino Baztanés

¿Quieres saber más sobre el Camino de Santiago en Navarra?

Consulta aquí

Y además ...

Descubre las maravillas que hay muy cerca de este Camino