entrada a la cueva de Asketaldea

Aginaga Leizea

Abaurrepea/Abaurrea Baja
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 6.57 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 367.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bidea harizti eta pagadien artean doa, aska zaharren eta ehun urtetik gorako haritz baten ondotik. Aginagako leizera sartzerik dago, kontu handiz. Ibilbidean zehar, basoaren historia eta bertako geologia karstikoa jasota daude Zentzumenen bideari buruzko informazio-tauletan.

Ibilbideak erraketa-forma du, eta erdiko tartea 8 moduko bat da. Abiapuntua Abaurrepean dago, informazio-taula eta guzti. Zertxobait behera egin ostean, bideak errota zahar baterantz jotzen du (erortzear dago), eta aurrera egiten du sigi-saga, haritzak eta bazkalekuak dauden hegaletan zehar. Pagadi mardula ere badago, eta ezpela goiko aldean.

Gora egin eta gero, bidexka estuagoa da gune karstikoan zehar. Hantxe dago Aginagako leizea. Beheranzko bidean, basoa eta bazkalekuak daude, eta
Berrendi eta Abodi mendilerroez gain, Aezkoa ibarra ere ikusten da. Leizearen goiko aldean kontuz ibiltzea gomendatzen da, eta basurdeak ehizatzeko sasoian ere bai (abuztua-otsaila).

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?