
Bidearen atea, Pirinio beea eta pagadi ikusgarriak
Orreaga, ttikia bezain ederra. Eta berezia, Donejakue Bidearen atea baita penintsulan. Horregatik, bertatik abiatzen dute erromesaldia urtero erromes ugarik. Bisita oso gomendagarria da, arkitekturaren garrantziagatik —gotiko frantsesa da, kalitate handikoa—, ingurunearen edertasunagatik eta duen garrantzi historikoagatik. Eta bertatik hurbil, Pirinioetako esentzia duten Donejakue bideko bi karrika-herri: Auritz eta Aurizberri.
Eta pixka bat beherago, Esteribar, ibar hurbila baina ezezaguna. Ezagutu haren edertasuna “Argako zubiak” izeneko ibilbidearen bidez. Proposamena onartuz gero, hamar leku enblematiko bisitatuko dituzu, besteak beste, Eugiko urtegia eta Kintoko oihana.
-
Irati, oihanen erregea
Eta paisaia politekin jarraikiz, Iratiko oihanera abiatuko gara: bai ala bai, nahitaez ezagutu beharreko tokia Nafarroan. Pagadi ikusgarria, oinez egiteko hainbat ibilbide daude; urtaro batetik bestera oihanaren koloreak aldatu egiten dira eta oihanaren bihotz-bihotzean Irabiako urtegia aurkituko duzu. Iristeko bi aukera dituzu: Aezkoa, garai bitxiei esker ezagun egin dena; edo Zaraitzu, zeinetan dagoen «nahitaez bisitatu beharreko» herri horietako bat: Otsagabia. Plan horiek denak txikiekin nahiz handiekin egiteko modukoak dira; beraz, aurrera!
Iratiri buruzko informazio gehiago -
Bideak eta bizikleta nonahi
Berriro ere ingurune honetan, bidexkak nonahi. Ezinbesteko horietako bat Nagoreko urtegia inguratzen duen bidea da. Ah! Eta bi gurpilen gaineko ibilbideren bat egitea erabakiz gero, BTTko bi zirkuitu gomendatzen dizkizugu: Iratikoa eta Eremuko zirkuitua.
Mendi-ibiliei eta BTTari buruzko informazio guztia
Gastronomia Pirinioetan
Azken gomendioak, gastronomiarekin loturik. Hemen ezin hobeki prestatzen dituzte, besteak beste, txuleta ederrak, arkume-saiheskiak eta ehizako gisatuak —larrazkenean, usoak fin-fin—, baita onddo eta amuarrainak ere. Eta Agoitzera joaten
Azken gomendioak, gastronomiarekin loturik. Hemen ezin hobeki prestatzen dituzte, besteak beste, txuleta ederrak, arkume-saiheskiak eta ehizako gisatuak —larrazkenean, usoak fin-fin—, baita onddo eta amuarrainak ere. Eta Agoitzera joaten bazara, kostrada, bekatu gozo-gozoa.