troncos en el río Aragón y una construcción de piedra

Aragoi ibaiaren ibiltokia

Carcastillo
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Senderista
Distantzia 12.34 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 7.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Zarrakaztelu eta Santakara lotzen ditu, Aragoi ibaia eta Caparrosoko ubidea bidaide dituela. Ibar-basoak zeharkatzen ditu, Naturagune aitortuak, baita Bardeatik hurbileko hegal batzuk ere.

Bideak Zarrakaztelu du abiapuntu. Baratzen artean, Aragoi ibaiaren gaineko zubia igaro behar da. Orduan, errepidean zehar joango gara, tarte batean, Murillo el Frutoraino. Ez dago oinezkoentzako pasabiderik. Nekazaritzako bide batetik jarraitzen du. Laua da, ibarbasoen eta soroen artean, harik eta ibaia mendihegalean zokoratzen den punturaino iritsi arte. Bidegurutze bat dago han, El Rinconar deitzen zaiona. Zementuzko bi zubi igarota, Caparrosoko ubidearen presa dator. Aurrerago, ubidearen gaineko zubia igaroko dugu, zentral elektrikoaren ondoan, eta Santakarako bidegurutzeraino jarraituko dugu. Herriko plazan, haur-parkean, amaitzen da bidea.

Kontuz ibili errepidetik hurbileko tarte estuetan. Kontuan hartu, bestetik, bideak ehiza larriko eta xeheko tarteak zeharkatzen dituela ehiza-denboraldian.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?