camino con molinos al fondo y pared de una casa a la derecha

Balgorra

Tafalla
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Senderista
Distantzia 10.24 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 221.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra
Strava Komoot Wikiloc Outdoor Active GPX DESKARGATU

Bidexkak Balgorra ibarra zeharkatzen du mahasti, olibadi eta gari-soroen artean. Peña Blancako parkeko aerosorgailuek eta lore usaintsuek bat egiten dute inguruan.

Tafallan hasten da, Panuevako zubiaren eta NA-8607 errepidearen biribilgunearen ondoan, aparkaleku batean (informazio-panela dago). Trenbide eta autopistaren azpitik igarota, desbide bat dago: eskuinetan, itzultzeko bidea, eta ezkerretan, Peña Blancako gailur-lerrorantz. Azken hori hartuko dugu. Aerosorgailuak topatuko ditugu bidean, eta erlategi batzuen ondotik igaroko gara, baita Gurrutxoren etxolatik hurbil ere.

A.7 aerosorgailutik, Valdelobosko gailurrera joko dugu. Bista ederrak daude. Aurrerago, Pozueloko iturria dago (ura ez dago tratatuta). Handik, artzain-etxola batera eramango gaitu bideak. Bidea Airearen atakarantz eta Nafarroako ubiderantz doa aurrera. Labore-soroen artean, Erregearen iturriaren harrizko depositua dago. Baratzen artean, Tafallarantz joko dugu, aurreko bidetik. Kontuz, basurde-uxaldiak egiten dira abuztutik otsailera.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?