senderistas por una senda, a la izquierda pinos y al fondo molinos eólicos

Iturrixikin

Iracheta
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Senderista
Distantzia 9.55 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 473.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bidexka bitxi hori Orbaibarko paisaia paregabean murgiltzen da. Bost paraje nabarmen zeharkatzen ditu, balio natural handikoak eta landa-ondare oparokoak.

Iratxeta du abiapuntu bideak. Maldan gora doa, Orbaibarko askotariko paisaiak erakusten dituela: nekazaritza-lursail txikiak, irregularrak (bocageak), erkameztiak, pinudiak eta mendiko larreak.

Bidean zehar, bost puntu interesgarri daude, seinaleztatuak: Behien borda, lurraldeko antzinako lan eta aprobetxamenduak ezagutzeko aukera ematen diguna; Iturrixikingo gailurra, ibarraren panoramika eder-ederra eskaintzen duena; Teilaren iturria (ura ez dago tratatuta), bikaina atseden hartzeko eta naturan inspiratutako arteari so egiteko; Marianoren borda, herri-arkitekturaren adibide ia bakarra; eta Irumugako gailurra (1.010 m), ibarraren gaineko begiratoki bat, emozio paregabeak pizten dituena.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?