Cueva de Azanzorea

Azonzorea Leizea

Vidángoz
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 2.19 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 135.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Leizea esploratu daiteke. Hara iristeko, baso hostotsu batean (pinu gorriak eta ezpelak) sartu beharko gara. Leizetik, harkaitza inguratzen du bideak.

Erraketa-formakoa da. Burgi eta Bidankoze lotzen dituen NA-2132 errepidean hasten da. Lehen, Txestas bordara igo behar da. Gero, Lizanzoreako sakaneraino jarraitzen du, emeki-emeki. Landaredia gero eta trinkoagoa da aurrera egin ahala. Ondoren, Ariztoiako sakana, txikia, igarota, gorantz
joko dugu, sigi-saga, ahalegin handirik egin beharrik gabe.

Ur-jauzi ikusgarriraino jarraituko dugu, gorantz. Leizearen gainetik erortzen da ura, baina baliteke urik ez egotea. Sakana berriro igarota, Azanzoreako leizeraino igoko gara. Formazio geologiko interesgarriak ditu. Beherantz, errepidearekin topo egingo dugu. Bide beretik osatuko dugu natura, geologia eta paisaia ikusgarriak batzen dituen ibilbide hori.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?