paisaje de Bardena Negra

Bardearen alde iluna

Fustiñana
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 70.0 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 827.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Parke Naturala, Biosferako Erreserba eta Europar Batasunaren Garrantzizko Lekua izendatua, natura pribilegiatuko eta paisaia bereziko lurraldea da Bardea. Nafarroako hegoaldeko lur-hedadura zabal-zabal horretan, Bardea Beltza da, zalantzarik gabe, alde ezezagunena. 

Bideak ez du aparteko zailtasun teknikorik, ez eta desnibel handirik ere. Lurralde harrigarria erakutsiko digu: pinudi ugari, batetik, eta, bestetik, sakan lehorrak, basamortu-inguruen berezkoak. Inguruan guztiz murgiltzeko, distantzia luzeko bide bat prestatu dugu. Hasiera eta amaiera (8,5 km) bide beretik barna doaz. Hain luzea izanik, beharrezkoa da ur-erreserba handiak eramatea. Bestetik, ez egin bero handiko egunetan. 

Bidearen zati bat, graveleko bizikletetarako ere egokia, Errege Bardeako alde aragoiarrean barrena doa. 46. kilometroan bidetik pixka bat desbideratuz gero, Antso Abarkaren santutegia bisita dezakegu.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?