peregrina junto al puente que va a la ermita de Arre

Baztango Bidea

Urdazubi/Urdax
Baztan eta Bidasoa (Zugarramurdi), Iruña eta Iruñerria
Ruta Senderista
Distantzia 73.0 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela -
Ibilbide-mota N/A
GPX DESKARGATU

Bidea egiteko modu desberdin bat da antzinako adar hau. Baionako portua eta Iruña lotzen zituen, eta karabanak handik joaten ziren. Urdazubi eta Amaiur zinez herri ederrak, besteak beste, eta Baztan ibar osoa zeharkatzen ditu, Belateko gaina gainditu, Lantzetik igaro eta Iruñera iritsi aurretik. Misterioz eta kondairaz betetako bidea da, larreak eta basoak, jauregiak eta baserriak nonahi agertzen dituena.

Benetan gomendagarria.

Zatiak

13.28 km

Baztango Bidea: Urdazubi-Amaiur

01

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
13.28 km
Desnibela
566.0 m
Zailtasun-maila
Media

Lehen geldialdia Amaiurko monolitoan izango da. Hango gazteluak nafarrek Gaztelaren aurka, 1522an, erakutsitako erresistentziaren azken gunea izan zela gogorarazten digu. Herriak baditu hainbat erakargarritasun: zentro arkeologikoa-museoa, Jasokunde eliza, Erdi Arokoa, eta errota; eraberrituta dago errota, eta irina erosi edo taloak dastatu ditzakezu han.

entrada al pueblo de Amaiur/Maya
18.48 km

Baztango Bidea: Amaiur-Berroeta

02

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
18.48 km
Desnibela
371.0 m
Zailtasun-maila
Media

Bideak Arizkunera eramango zaitu. Bost auzotan banatuta dago herria, eta hauek guztiak ikusi behar dituzu han: jauretxeak, hala nola Urtsua jauregia eta San Joan Bataiatzailea eliza.
Handik lau kilometrora, Elbete dago. Askoa eta Jarola jauregi barrokoek egingo dizute harrera, baita makina bat pintorek mihisera emandako eliza bitxi batek ere. Elizondora sartzeko atea da Elbete. Baztan ibarreko hiriburua da, eta animazio eta bizitza handia dago. Hango jauregi ugariek, hala nola Arizkuneneak eta Purioseneak, Baztango Museoak, jauretxe handiek eta hiria zeharkatzen duen ibaiak liluratu egingo zaituzte. Ez alde egin herritik haren produktu tipikoa probatu gabe: hurrarekin egindako txokolatea.

Herri txiki zoragarri askok lagunduko gaituzte bidean aurrera egin ahala. Irurita eta Ziga dira haietako bi. Azken horretako behatokiak ibarraren gaineko bista ederrenak eskaintzen ditu. Hurrengo herriak Aniz eta Berroeta dira.

 

río Baztan a su paso por Elizondo
19.74 km

Baztango Bidea: Berroeta-Olagüe

03

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
19.74 km
Desnibela
769.0 m
Zailtasun-maila
Media

Almandozeraino segituko dugu, hots, Baztan ibarreko azken herriraino. Hantxe hasten dira Belateko mendateko lehen maldak. Belateko ermita-basilika eta erromes-ospitalea topatuko dituzu amaieran. Gelditu, eta so egin inguruneari. Monolito ugari ikusiko dituzu, erromesaldien aztarnak lurralde honetan.

Iruñera hurbiltzen ari gara, apurka-apurka. Hainbat herri txiki igaroko ditugu, hala nola Lantz, non landa-inauteri ospetsu-ospetsuak egiten baitira, eta Olague, etaparen amaiera.35

 

Peregrina de espalda por un camino de losas de piedra
19.61 km

Baztango Bidea: Olagüe-Iruña

04

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
19.61 km
Desnibela
243.0 m
Zailtasun-maila
Media

Baztango bidearen azken etapak Ezkabartera garamatza. Oso hurbil gaude dagoeneko Iruñetik. Soraurenen, harrizko zubia eta parrokiak gordetzen duen prozesio-gurutze ederra nabarmentzen dira, eta, Orikainen, Santiago Apostolua elizaren erretaulak bisitatu beharko dituzu. Gero, Arre dago, monumentu-multzo interesgarria duena: Arreko Hirutasuna ermita eta zubia, erromatar jatorrikoa izan daitekeena. Basilika antzinako erromes-ospitale baten (XII. mendea) zati da.

Bidea Atarrabiako Kale Nagusian barneratzen da, eta, gero, Burlatakoan. Domingotarren eraikina eta Nekazaritzako Perituen Eskolakoa dira interesgarriak, besteak beste, biak Atarrabian.Ez galdu zoladuran dauden seinaleen arrastoa. Burlatako bidera eramango zaituzte, eta, gero, Iruñera.

 

puente sobre el río y Trinidad de Arre

Naturan jarraitzera animatzen zara?