ciclistas en vía verde pasando por túnel

Bide Naturala-Plazaolako Bide Berdea

Leitza
Plazaola, Sakana eta Ultzama, Iruña eta Iruñerria
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 43.08 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 972.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Larraun eta Leitzaran benetako santutegi naturala dira, sakabanatutako baserriak han eta hemen dituztela. Beren mendi-magal hostotsuen artean, pagadiak eta hariztiak nagusi, bide estuko tren txiki bat (“Plazaola”) sigi-saga ibili zen, nekaezin, Iruña eta Donostia artean, XX. mendearen hasieratik erdialdera arte. 

Gaur egun, bide berde bat da, Iruña eta Andoain (Gipuzkoa) lotzen dituena. Paisaia ikusgarria zeharkatzen du, baita tunel ugari ere. Desnibela, aldiz, hutsaren hurrengoa da. Uitziko tunela Europako bide berde guztietan luzeena da (2,7 km). Argia badu ere, hobe linterna bat eramaten baduzu.
Bideko geltoki ohi batzuk lehengoratu dituzte.

Zikloturistarentzako zerbitzuak eskaintzen dituzte egun, eta merezi du kokatuta dauden herri ederrak ezagutzea, hala nola Latasa, Lekunberri eta Leitza

 

EuroVelos Vía Verde
Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?