Ciclista descenciendo por el monte

Bizibide

Lesaka
Baztan eta Bidasoa (Zugarramurdi)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Enduro
Distantzia 23.68 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 843.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Lesaka aldeak tradizio jatorrenak ezagutu nahi dituzten turistak, mendia maite dutenak edo abentura-bila doazen ziklistak erakartzen ditu. Frantziako mugatik oso hurbil, Bidasoak bainatuta eta natura zoragarri batek inguratuta, Lesaka abiapuntu ezin hobea da bizikleta gaineko txango eta bideak egiteko. Bizibide Eremuaren barruan daude, eta haietako batzuk zailtasun tekniko handikoak dira. 

Enduroko bide hau Urraba errekaren hurbil hasten da. Handik, Ikatzuloko iturrian gora doa, Agiñako gailurreraino. Bidezidor eder batzuk bata bestearen atzean kateatuta, maila ertaineko bi igoera datoz: Irasmendi eta Zalain Zoko. Hurrengo tarteak, laburra, Bidasoko Bide Berdea kurritzen du. Gero, Ponpolira doan bidezidor bat hartuko dugu, eskuinetara. Jaitsiera erraz eta bizkor batek Berrotaran errekara eramango gaitu. Handik, eguneko azken igoera dator. “Mil Kurbas” izeneko jaitsierak abiapunturaino eramango gaitu. Bizikleta gaineko emozio bizi-biziak ekarriko dizkigu bideak.

 

Vía Verde
Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?