Ciclista saltando con la bici

Jaitsierak Irrisarri Bike Parken

Igantzi
Baztan eta Bidasoa (Zugarramurdi)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Enduro
Distantzia 0.94 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 133.0 m
Ibilbide-mota Lineala

IrriSarri Land gailurrera igotzeko modu propioa duen bike park bakarra da Nafarroako iparraldean. Abentura-parke eta landa-resort bat da, Igantzin, Bortzirietan, eta zerbitzu ugari eskaintzen dizkio MTB komunitateari: bizikleta eta babesen alokairua, prestakuntza, tailerra, eta osagai eta arroparen salmenta. 

Azken urteetan, enduro, jaitsiera eta freerideko modalitateak sustatzen ari da. Izan ere, jauzi- eta peralte-tarte zoragarriak trazatu ditu, bikainak ziztu bizian jaisteko baso ikusgarrietan barrena. Jaitsiera suabeagoak ere baditu, dena den, eta pump track bat ere, MTBaren mundu muturrekoenean hasteko. 7 jaitsiera ditu: 2 beltz, 2 gorri, 2 urdin eta berde 1 (urdin eta berdeak abilezia-maila ertainekoak dira). 140 metroko desnibel negatiboa dute guztiek, eta 1,5 kilometro luze dira. 

Bi aukera daude pisten abiapunturaino iristeko: bizikletaz igotzea (merkeagoa) eta atoidun kamioian igotzea (sarrerarekin batera kontratatzen da). 20 jaitsiera ere egin daitezke egun bakar batean.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?