pareja de espaldas mirando la cascada de Oinaska

Oinaska ur-saltoa

Elizondo
Baztan eta Bidasoa (Zugarramurdi)
Ruta Senderista
Distantzia 6.4 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 275.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bideak urtaroko ur-jauzi bateraino garamatza. Freskoa da udan, eta oso irristakorra euria egin badu. Mendi-magaletan, baritameatzeen hondakinak daude.
1976 arte ustiatu zituzten. Seinaleak daude. Igoeran, Elizondoren bista ederrak gozatuko ditugu.

Bideak basoak zeharkatzen ditu, gaztainondoak eta haritzak, gehien bat, ehun urtetik gorakoak. Elizondoko Foru Plaza da abiapuntua, Baztango
udaletxearen ondoan. Harrizko arku bat eta N-121-B errepidea zeharkatuta (lurpeko pasabide bat dago), Oinaska etxera iritsiko gara, maldan gora. Handik, pendiz handiko tarte batek turrustaraino garamatza (baliteke urik ez jaustea).

Hurrengo geldialdia begiratoki bat da Elizondo eta Baztango mendiak erakusten dituena. Handik, tiro-eremu baten perimetrotik eramango gaitu landabide
batek, harik eta antzinako baritameatzeen ahoetara iritsi arte.

Bukatzeko, GR-11 ibilbidea hartu behar da. Itzuleran, zuhaitzak eta abere-bordak izango ditugu bidaide, Elizondoraino.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?