Mapa de Navarra destacando la zona de Baztan y Bidasoa

Ibilbidea Baztan - Bidasoan

Eskualdeko ezinbestekoak

Baztan-Bidasoa eskualdeko mapa turistikoa

Kokatu Baztan-Bidasoko mugarriak mapan

 

Malerreka

Malerreka

Landa-arkitektura mantentzen duten herri politak, haritz, pago zein erreka ederrez betetako basoak... ikusi nahi badituzu, horixe da zure helmuga.

  • Donamariako dorrea

    Donamarian dago, Bertizetik 8 kilometrora, estilo gotikoko dorre misteriotsu hori. Dotorea eta soila, Erdi Aroko dorreetako berezko defentsa-elementuak gorde ditu, eta Nafarroan gordetzen den garai horietako arkitektura zibilaren adibiderik onenetakoa da. Harria da nagusi beheko bi solairuetako fatxadetan, baina, goiko bietan, aldiz, egurra da elementu nagusia. Oso deigarria da dorrea horregatik. Merezi du gelditu eta ikustea, argi eta garbi.

    Informazio gehiago Donamariari buruz
  • Deskonektatu Elgorriaga bainuetxean

    Elgorriagako bainuetxeak bere iturburuko ur mineromedizinalak, Europan gazitasun handienekoak, baliatu, eta karta termal zabala eskaintzen dizu. Igerilekua, saunak, erlaxazio-gunea eta flotariuma diru zirkuituak. Zinez espazio berezia da azken hori, Itsaso Hilean sentitzen den flotagarritasun berdina sentituko baituzu.

    Eta dena ingurune natural paregabean, paseatzeko, ingurunea ezagutzeko eta bertako gastronomia oparoa dastatzeko aukera eskura.

    Elgorriagako bainuetxeari buruzko informazioa
  • Ezagutu Ituren eta Zubieta, eta beren joaldunak

    Ituren eta Zubieta herri eder-ederretako inauteriak Nafarroako landa-inauterien eta antzinako errituen biziraupenaren ikur dira egun. Neguaren amaiera eta udaberriaren hasiera sinbolizatzen dute.

    Espiritu gaiztoak uxatu eta natura esnatzea dute helburu jai horretako protagonistek (joaldunak eta hartza). Horretarako, joare handiak daramatzate bizkarrean, bailara osoan entzuten den soinu harmonikoa sortzen dutenak, une zinez magikoa sortuta.

    Inauterietan ez bada ere, merezi du herri horiek bisitatzea edo haiek lotzen dituen Uraren Bidea xendra egitea.

    Ituren eta Zubietako inauteriei buruzko informazio gehiago
  • Zubietako errota

    Hona hemen bigarren plana, naturaz eta usain onez betea.

    Bertiztik 15 kilometrora, Zubietan, zain duzu errota berezi hau. Bisitan, ehotzearen sekretuak eta ibarreko tradizioak ezagutuko dituzu, baita antzinako inauteriak ere.  Irina eta beste produktu batzuk erosten ahal dituzu bertako dendan.

    Txangoak iraganera eramango zaitu, Pirinio usaina eta talo egin berriaren zaporea duen ingurune berde honetan.

    Zubietako errota denboraren iragaiteak eragin ez dion leku horietako bat da. Errotariak, gaur egun ere, bere eskuak eta garai bateko lanabesak erabiltzen jarraitzen du garia eta artoa birrintzeko. Nahi al zenuke artisau neketsu horietako bat bihurtu eta zeure opil propioa egin?

    Erreserbatu hemen zure bisita
Bortziriak

Bortziriak

  • Lesaka

    "Nafarroako Venezia txikia" izenez ezaguna, zubi, ibai eta iturri ugari baitago bere kaleetan barna, arkitektura eder eta zaindua eta Tourseko San Martin eliza monumentala ere ditu ezaugarri. Halaber, ikusgarriak dira ibaiko petrilen gainean San Fermin eguna dela-eta egiten diren dantzak.

    Ikusi hemen planak Lesakan
  • Etxalar

    Mendiz eta basoz inguratutako herri xarmant eta lasaia da Etxalar, ospetsua usoak ehizatzeko antzinako moduagatik: sare bidez Bere kaleetan barna paseatzea denboran bidaiatzea da, historiaz beteriko etxeak eta Jasokundeko Andre Maria elizako lorategiko antzinako hilarriak lagun. Tximista ibaiaren ondoan Gaztelu dorretxea altxatzen da, Erdi Aroko eraikina, Nafarroako Erresumaren armategia izan zena.

    Ba al zenekien Turismo Sari Nazionala Herriak Edertu eta Hobetzeagatik jaso zuela bere arkitektura zainduari eta xarmari esker?

    Etxalar ezagutzeko bisita gidatuak
  • Bera

    Herri dotore-dotorea da. Altzate auzoa, xarmangarria, nabarmentzen da, etxe oso polit eta zainduak baititu. Udaletxea, estilo neoklasikokoa, sei arkuko harrizko arkupearekin, Itzea etxea, Baroja familiaren bizilekua izan zena, eta Doneztebe eliza ere bisitatzea merezi du. Joan zaitez San Migel harrizko zubi ederrera. Bera eta Lesaka banatzen ditu, eta Independentzia Gerran bataila garrantzitsu baten lekuko izan zen.

    Bisita ezazu ECO eztia ekoizten duen erlategi bat Beran
plato de carne de caza

Gastronomia

Ez ahaztu eskualdeko gutiziak probatzea:

  • sagardotegiko menua
  • Elizondoko txokolatea
  • gazta
  • taloak Amaiurko errotan
  • onddoak
  • patea
  • ehizakia
  • Etxalarko usoa
  • Bidasoko izokina
  • amuarraina

Galbidea ahosabaiarentzat, zinez.

Ikusi inguruko enpresek antolatzen dituzten jarduera guztiak

Baztan - Bidasoako agenda

Emaitzarik gabe

Nafarroako ibilbide guztiak ezagutu nahi dituzu?

Ezagutu hemen