Nafarroa zerutik begiratuta
-
Konpainia: Hotel Rural Iribarnia
-
Idiomas: Castellano, Ingelesa
Ultzama, Anue eta Baztango haranak parapentez hegan igarotzea esperientzia aparta da: ikuspegia aldatzen dizu egiaz. Airetik begiratuta, Nafarroako iparraldeko baso atlantiko, baserri eta haranen mosaiko berdea zabal hedatzen da zure azpian. Lurretik behatuta paisaia ederra da hori, baina ahantzezina bihurtzen da goitik begiratzean.
Nolanahi ere, esperientzia ez da airean abiatzen. Oinarria Iribarnia landa-hotela da. XVI. mendeko etxe nafar tradizional hori Lantzen dago, basoz eta mendiz inguratua, eta ostatu ezin hobea eskaintzen du erabat deskonektatzeko. Zenbait mende dituen eraikin historiko hori kontu handiz birgaitu dute, eta abiapuntu ezin hobea da Nafarroako iparraldeko paraje hau esploratzeko.
Ostatu xarmagarria eta parapentez egindako hegaldi panoramikoa uztartzen dituelarik, proposamen hau apartekoa eta aberatsa da: atsedena, natura eta emozioa dituzu esku-eskura.
Iruñera etortzen zarenean, plan hau aukeratu dezakezu; izan ere, abenturak, natura eta kultura bizi bat dituzu zain, lasaitasunez deskubri ditzazun.
02 feb - 08 dic
2026