cuatro personas andando por el jardín de Bertiz

Iturburua

Oieregi
Baztan eta Bidasoa (Zugarramurdi)
Ruta Senderista
Distantzia 6.7 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 138.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bide erraza, ezin hobea Bertizko Parke Naturalaren oparotasuna deskubritzeko, floran zein faunan, bikaina familia eta umeentzat.

Bidea parkeko pista nagusian hasten da, txondorraren ondoan, eta platano arruntak eta haritz amerikarrak bidaide dituen tarte batetik doa aurrera. Malda txiki baten ondoren, pagadi batean sartzen da bidexka. Bideak Iturburua du jomuga. Dena den, litekeena da urik ez izatea iturburuan urteko sasoi batzuetan. Hegalean behera, erreka gurutzatu, eta abiapunturaino eramango gaitu pista zabal batek.

Bidean goazela, basoko antzinako jarduera tradizionalen aztarnak ikus ditzakegu, hala nola ikatza ekoiztea, artzaintza eta gaztainak, besteak beste,
biltzeko etxolak. Informazio-panelak daude. Horrez gain, Iberiar penintsulan bizi diren zazpi okil-espezieak ikusteko aukera ematen duten toki gutxi-gutxietako bat da Bertizko Parke Naturala.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?