Cerco de Artajona con campo de cereal

Gazteluak eta harresiak (2)

Olite
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 97.12 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1194.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Nafarroako Erdialdeak benetako altxor natural eta monumentalak ditu erakargarri, hala nola Erriberriko gaztelu famatua, gure bidearen abiapuntua. Bideak ibar ederrak zeharkatuko ditu, hala nola Orbaibar bukolikoa, boilurren sorleku, eta Izarbeibar, “Nafarroako Toscana”.

Erriberri herri historikoan hasiko da bidea. Hasteko, Zidakos ibaiaren ertzean barna joango gara, suabe-suabe, baina Puiura igo beharko dugu gero. Hango begiratokitik Orbaibar dago ikusgai, eremu bikaina gravelerako, bere lur gorabeheratsuak lurrezko pista on-onak eskaintzen dituelako. Hurrengo jomuga Añorbe da, mahastiak nagusi. Handik, Gareseraino joko dugu, Eunateko ermita magikoa eta Obanos herri kutuna igarota. Zubi erromanikoa ezaugarri nagusi duen donejakue-herri horretatik Mendigorriarantz joango gara, Arga ibaiaren ertzean barna. Nafarroako ubideak ureztatutako labore-soroak bidaide, Artaxoara iritsiko gara, Erdi Aroko zerko bat duena, oso interesgarria.  Erriberrira itzultzeko, Erdialdeko berezko paisaiaz gozatuko dugu, labore-soroak eta artadiak txandakatzen direla.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?