Embalse de Alloz

Karlismoaren lurraldea

Villatuerta
Estellerria (Urederra)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 69.53 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 1003.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra


XIX. mendeko gerra karlisten funtsezko agertoki, Jurramendiren ingurua eremu bikaina da gaur egun graveleko bizikletarekin gozatzeko. Izan ere, modalitatearen proba aitzindarietako baten eszenatokia da: Tierra Estella Epic Gravel.

Villatuerta abiapuntu, gure bideak paisaia berezia eskainiko digu, Allozko urtegiaren ingurukoa kasu. Zirauki herrian ere sartuko gara. Erdi Arokoa da harrizko portaleak eta kale sigi-sagatsuak ezaugarri nagusi dituen herri hori. Handik, Mañerura joango gara, eta, Arga ibaiaren ibar-basoetan barrena, Mendigorriaraino. Bere udal-barrutian Andelos hiri erromatar ikusgarriaren aurriak daude. Hain hurbil egonik, ez genuke bisitatzeko aukera galdu beharko, ez horixe. 

Ibaiaren ibilgua atzean utzi, eta Oteitzarantz igotzen hasiko gara, suabe-suabe. Hango mendixketan barna ibilita, abiapuntura itzuliko gara. Gravelaren moldakortasun osoa islatzen duen bide bat, labur esanda.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?