Castildetierra en Bardenas Reales

Errege Bardea

Arguedas
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 107.12 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 984.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Errege Bardea, Nafarroako hegoaldeko “basamortua”, mirari natural zoragarria da, ezinbesteko jomuga Nafarroara egindako bisitetan. Are ezinbestekoagoa graveleko bizikletaz atsegin dituztenentzat, pista amaigabeak eta begiratoki ikusgarriak dituelako. 

Bidea Arguedasen hasi eta Aguilerasko interpretazio-zentrora doa. Behin Errege Bardeako Parke Naturalaren barruan, hegoalderantz joko dugu. Hasteko, Rincón del Buko formazio geologiko ikusgarrien ertzetik ibiliko gara. Tiro-eremua inguratu ondoren, Zarrakaztelurantz joko dugu. Nafarroako Pirinioko ibarretatik datorren hazienda transhumantea handik sartzen da Bardeara. 

55.3 kilometroan, Vedado de Eguaraserantz eta Peñaflorko gazteluaren aurrietarantz joko dugu. Ondoren, Arguedaserantz joango gara, eta, bidean, Castildetierra formazio geologiko ospetsu-ospetsua topatuko dugu. Sarbidea ez den beste bide batetik aterako gara parketik. Horretarako, Yugoko ermitaraino igoko gara. Azken aukera izango da lurralde harrigarri horren edertasuna miresteko. 

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?