vista del pueblo de Arizaleta en Tierra Estella

Estellerriko ibarrak

Estella-Lizarra
Estellerria (Urederra)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 87.69 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1190.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Besteak ez bezalako bide bat proposatuko dizugu orain. Izan ere, mendate bakarra dago, Eraul, baina horma ugari, errepideetan eta hormigoizko pistetan barrena, Estelleriko hainbat ibar lotuko dituztenak.

Hasteko, inguruko mendirik ospetsuena inguratuko dugu: Jurramendi. Bidea izurtua da, gora eta behera, erronka bat gure erresistentziarako. Egaibarrera igoko gara, gutxika-gutxika. Bidea askoz ere lauagoa da han, arnasbide. Allinibarrean barna jarraituko dugu orduan. Oso inguru ezezaguna da ziklismoa praktikatzen dutenentzat. Toki zinez berezia da, ordea, Lokiz alde batean eta Belastegi, Monjardin eta Jurramendi bestean ikusgai. Jarraian, Eraulera igoko gara. Arte zahar-zahar bat dago gailurrean, monumentu naturala izendatua. Bidearen azken zatia Deierrin barna doa. Bere orografia Allinibarrarenaren oso antzekoa da. Azken jaitsierak Villatuertara eramango gaitu, eta azken zatiak, Lizarraraino, suabe-suabe.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?