Dos robles grandes

Haritz monumentalak

Etxarri-Aranatz
Plazaola, Sakana eta Ultzama
Ruta Senderista
Distantzia 4.61 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 59.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Aralar Mendiko Kontserbazio Bereziko Eremuaren barruan, haritz itzelak ditu, forma bitxibitxiak hartzen dituztenak. Bide Botanikoaren zati da.

Etxarri Aranatzeko kanpinaren ondoan hasten da bidea. Bere zati batzuek PR-NA 133 (Trikuharrien ibilbidea) eta GR-323 (Bernoako galtzada) ibilbideekin bat egiten dute. Hasierako 900 metroak baso-bide batetik doaz norabide-zutoin bateraino. Eskuinetara jo behar da. Beste baso-bide batetik, bidexka basoan murgiltzen da. Forma harrigarrizko haritzak topatuko ditugu, itzelak, zoragarriak, primeran kontserbatu direnak. Haritzak ez ezik, mota askotako zuhaitz eta zuhaixkak identifikatuko ditugu bidean zehar jarritako informazio-panelei esker: pagoak, astigarrak, elorri zuriak, gorostiak, oilakaranak, sagarminak, arkakaratsak eta  txilarrak, besteak beste.

Bide zabala eta erosoa da, baina lokatza egon daiteke.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?