vista aérea del camino

Irantzu ibaiaren arroila

Abárzuza
Estellerria (Urederra)
Ruta Senderista
Distantzia 4.52 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 107.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Bidexkak larreak, hariztiak eta pagadiak zeharkatzen ditu ibaiak arrokan zizelkatutako forma bitxien ertzetik. Putzuak eta ur garden-gardenak ere gozatuko ditugu. 

Bidea lineala da, eta Irantzuko monasterioa du abiapuntu, harrizko gurutze baten ondoan. Bideak Irantzu ibaiaren arroilan gora egiten du, emeki-emeki, haitz eta erreken artean, Arranoaren haitza ezkerrean eta Irantzukoa eskuinean.  

Bideak hormigoia eta harria tartekatzen ditu, eta argi eta garbi erakusten du ibaiaren higadura. Lehen kilometrora iritsi aurretik, pagadia hasten da, trinko-trinkoa. Gero, Urbasako lehenengo hariz eta pagoak topatuko ditugu. Ibaia gurutzatuta, beste bidegurutze batera iritsiko gara. Ehun urtetik gorako haritz bat dago han, itzela, Elkeko izkina izaneko parajean.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?