dólmen

Trikuharrien iblibidea

Parque Natural de Urbasa-Andía
Estellerria (Urederra)
Ruta Senderista
Distantzia 12.94 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 149.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

ideak zonako historiaurreko megalito nagusiak erakusten ditu, hala nola hilobi-trikuharriak eta tumulu zirkularrak. Portuzargainako trikuharria nabarmentzen da. Primeran ikusten da handik, gainera, Ubabako balkoia.

Ibilbide zirkularra da. Ubabako aparkalekua (Urbasan) du abiapuntu, eta baso-pistak, abelbidea eta bidexka batzuk txandakatzen ditu. Ubabako balkoia inguratu eta Bakedaoko mendate zaharreraino iristen da. Portuzargainako trikuharria dago han. 

Zelaizaranako eta Bardoitzako lautadak igarota, abelbidera itzuli, pagadi bat zeharkatu eta Arratondoko etxoletaraino iristen da, non Abelbidearen trikuharriaren hondakinak baitaude. Artekosaroko trikuharria, zonan hobekien kontserbatu dena, aldiz, artzainen etxolen, elorri zurien eta elorri beltzen artean dago. 

Itzulerak ere Ubabako balkoia inguratzen du. Tarte batzuek BTT bide seinaleztatuekin bat egiten dute. Adi lainoarekin lautadetan.
 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?