Monasterio de Fitero

Mairuaren talaia

Fitero
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 31.65 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 574.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Nafarroa osoko ikuspen-gune zabalenetako bat dago Fiteron. Olmigueteko talaia da, jatorri musulmanekoa, antzinako oinplano zirkularraren aztarnak gordetzen dituena. Haraino eramango gaitu bideak. Fiteroko hirigunetik abiatuko da, pasealeku zaharretik. Abiatu baino lehen, Andre Maria monasterio zistertar ikusgarria bisitatuko dugu ezinbestean, benetako harribitxi arkitektonikoa, Monumentu Nazionala izendatua. Herriko bainuetxea ere jende askoren jomuga da, bere ur termalen propietateak baliatu nahian.

Behin herria utzita, magaletan barna joango da MTB bidea, pinudiak eta sastraka mediterraneoa nagusi, hariek eta punturik garaienera iritsi arte.  360º-ko panoramika dugu handik, ikusgarria, Errioxarekin eta Zaragozarekin muga egiten duen nafar zati horren gainean.

Jaitsiera erraza da. Dehesaraino eramango gaitu, Fustaleko sakana igarota, eta, handik, gure abenturaren abiapunturaino. 

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?