Hombre sentado contemplando San Miguel de Aralar

Sakanako itzulia

Etxarri-Aranatz
Plazaola, Sakana eta Ultzama
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 61.48 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 1017.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Ebaki bat da Sakana, Aralar eta Urbasa-Andia banatzen duena, hots, mendebaldeko Nafarroan dotore-dotore altxatzen diren bi mendigune ikusgarriak. Ibarraren hondoan, Etxarri Aranatz askotariko exijentzia-mailatara egoki daitekeen gure bidearen abiapuntua da.

Altsasuko BTT zeharkaldian oinarrituta dago proposatzen dugun bidea (modalitate horretako proba aitzindarietako bat Nafarroan). Ez du zailtasun tekniko handirik eta bai, ordea, errodatzeko tarte egokiak. Laburrago bat egin nahi izanez gero, Dantzalekun erabaki beharko dugu. Urdiainera zuzenean joan beharko genuke handik, hain zuzen. 

Lehen zatia ikusgarriagoa da. Aralar mendiaren hegalak kurritzen ditu. Etxarriko hariztia zeharkatzen du, aldapa gogorrenari (Intsusburu) ekin aurretik Handik aurrera, bigarren zatiak eskualdeko zenbait herritako hiriguneak inguratzen ditu, haietakoren bat bisitatzeko gonbit. Luzea baina ez gogorra, beraz, eta inguruko bidezidor onenetako batzuetan barneratzen gaitu.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?