vista trasera del castillo de Olite

Monteplano

Olite
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 42.05 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 316.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Erdi Aroko magia guztia oraindik arnasten duen herri bat baldin badago oraindik Nafarroan, Erriberri da. Ezin galduzkoa da bere gaztelua bisitatzea eta bere kale harriztatuetan barrena ibiltzea, Nafarroako Erdialdera etorriz gero. 

Tafallak, aldiz, eskualdeko burua izateaz gain, ondare historiko eta kultural handia du. Bada, Erriberri eta Tafalla artean dago Monteplano. Lautada bat da, pinuak eta arteak nagusi, eta bere perimetro osoa korrituko dugu mendiko bizikletaz bere bidezidorretan barrena.

Bideak seinaleak ditu. Erriberritik atera eta labore-soro zabaletan barrena ibiliko gara lehenengo kilometroetan, bizkor-bizkor, pinudietaraino. Hasieran, bidezidorrak topatuko ditugu, teknikoagoak, baina, tarteka, bideak ere topatuko ditugu, laburrak. Tafallako udalerrian sartuta, ziztu bizian gozatu ahalko ditugu bidezidor zuzenez pinudien barrutik. Gero, Santa Brigida ermitara iritsiko gara, non erromeria egiten baitute Erriberrin bizi edo Erriberrirekin lotura dutenek.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?