poza de aguas turquesas y pequeña cascada en el nacedero del Urederra

Urederraren Iturburua

Baquedano
Estellerria (Urederra)
Ruta Senderista
Distantzia 5.97 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 131.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Nafarroako gune enblematikoenetako bat da, bisitatuenetako bat, ikuskizun paregabea eskaintzen baitu. Aldez aurretik erreserbatu behar da paradisu natural hori ikusi nahi bada. 

Bakedaoko aparkalekuan hasten da bidea, Ameskoan. Ibaian gora doa Urederraren iturbururaino, Urbasa-Andiako Parke Naturalean. Hesi bat igaro eta bide seinaleztatua hartu behar da, itzalak dira nagusi bidean, putzuak, ur-lasterrak eta ur-saltoak bidaide. 

Ur gardenak eta zuhaitzen artean iragazten den argia dira iturburuaren ezaugarri nagusi. Urbasako mendigune karstikoan sortutako akuiferoaren berezko irteera da tokia. Oparoa da, gainera, bai floran (pagoak, haritzak, zumarrak, astigarrak eta haginak), bai faunan (sai zuriak, miruak eta mirotzak). Laburbilduta, benetako harribitxi naturala. 

Aparkalekua araututa dago. Sarrerak online baino ez: www.urederra.amescoa.com

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?