Casas del pueblo de Leitza un día con algo de niebla

Nafarroa berdeena

Lekunberri
Plazaola, Sakana eta Ultzama
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 82.94 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1581.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Larraun, Malerreka eta Basaburua Nafarroa hezeko ibar berdeenetakoak dira. Eta hiruak zeharkatuko ditu bideak, Lekunberri abiapuntu, Larraunen. Bi mendate igo beharko ditugu lehenengo 20 kilometroak egin aurretik: Uitzi eta Ezkurra, Leitza haien oinetan dagoela. Ezkurrako lepoa igota (Basakabikoa ere esaten zaio), Malerrekan sartuko gara. Maldan behera doa bide osoa, eskualdeko hiru nagusiraino, Donezteberaino. 

Handik, Orokietako mendatea igoko dugu, Nafarroako luzeenetako bat (23 kilometro). Bidea EuroVelo1arenarena bera izango da. Ez dugu aldapa handirik topatuko, eta bai, ordea, bista ederrak igoerak eskaintzen dituen atseden-guneetan.
Gailurrean, Basaburua ibar eder eta atsegina izango dugu ikusgai. Tarte lauak eta herri ederrak eskainiko dizkigu. Lekunberrira iritsi aurretik, azken igoerari ekin beharko diogu: Berueteko mendatea, laburra baina gogor samarra. 

 

EuroVelos
Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?