una pareja de senderistas andando por el camino del Bosque de Orgi

Orgi Hariztia

Lizaso
Plazaola, Sakana eta Ultzama
Ruta Senderista
Distantzia 8.54 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 95.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bidexkak Ultzamako eta Odietako hainbat herri zeharkatzen ditu. Lizaso, Gorrontz, Olano eta Gelbentzu, Orgiko hariztia beti ikusgai, balio ekologiko eta natural handikoa.

Bidea erraza da. Orgiko Aisiako Natur Eremua du abiapuntu. NA-411 errepidea gurutzatu, landa-bide bat hartu eta Lizasora iritsiko gara. Errepidea berriro gurutzatuta, golf-zelaira iritsiko gara, eta, handik, Gorrontz eta Olanora. Milaka urteko baso horren bista zoragarriak daude handik. Nafarroako harizti hezeen aztarna paregabeak dira bere 80 hektareak.

Baso eder batekiko paralelo doan bidexka bat hartuta, urtaroko bi erreka gurutzatu eta Gelbentzu herrira iritsiko gara. Ibarraren ikuspegi ederrena dago handik. Maldan behera, larre bat inguratu eta Arkil ibaitik hurbileko tarte batera iritsiko gara. Bi etxalde igarota, errepidera iritsiko gara. 200 metro ibili ondoren (ez dago bidebazterretik), eskuinetara jo eta hasierapunturaino helduko gara.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?