Barrando de Peñalén

Peñaléngo sakana

Peralta
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 38.46 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 669.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Edertasun natural handi-handiko toki batean gaude. Haren zati handi bat biodibertsitatea babestea helburu duen 2000 Natura Sarean dago. Nafarroako erresuma zaharraren orrialde historiko garrantzitsuak idatzi dira han, gainera, hala nola Antso III.a Gartzez erregearen hilketa. Bere anaiek berek bultzatu zuten amildegian behera Peñaléngo begiratokitik, Funesen, XI. mendean. Arga eta Aragoi ibaiek bat egiten duten tokiaren gaineko talaia ikusgarri horretatik primeran ikusten da egingo dugun bidearen trazatua. 

Azkoien izango da abiapuntua. Vallacuerako mendilerroa inguratuko dugu, proba ziklista ugari hartu ohi duena. Bidearen bigarren zatiak Pañaléngo sakanean barna eramango gaitu. Maila guztietako bidexkak izango ditugu aukera. Maila ertaineko bat aukeratu dugu guk, bizikleta gainean gutxieneko abilezia-maila eskatzen duena. 

Nafarroako Erriberagoiena deskubrituko dugu, zinez esperientzia paregabea natura eta historia bat eginda.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?