Puente medieval sobre el río Irati en Aoiz

San Roman ermita-Irati ibaia

Aoiz
Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Senderista
Distantzia 6.6 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 177.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Irati ibaiaren ertzetik doa ibiltokia, San Roman ermitaraino. Agramondarren eta beaumondarren arteko bake-ituna sinatu zen han, 1479an.

Bidea Auzolako Erdi Aroko zubiaren ondoan hasten da. Nafarroako ederrenetako bat da. Handik, San Roman ermitaraino iristen da. Xumea da, baina interes historiko handia du. Bidea pinudi batean murgildu eta Agoizko elur-zuloraino doa. Neguan hurbileko mendietako elurra hartu, zulo horretan trinkotu eta izotza lortzen zen elikagaiak kontserbatzeko.

Irati ibaiaren gaineko begiratokiraino jarraitzen du bidexkak. Ekaiko antzinako zerrategia ikusten da handik. XX. mendearen hasierako industriaeraikinak
daude han. Itzultzeko, Erdi Aroko zubira iritsi baino 400 metro lehenago, ibaiaren gaineko zaldaina igaro eta errotara iritsiko gara. Eho ez ezik, argi elektrikoa ere ematen zion Agoitzi.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?