Kultura lau haizetara Leireko monasterioan, Xabierko gazteluan eta Zangozan

Kultura-turismoaren zaleek —biziki— maite duten beste gune bat. Eta ez da gutxiagorako, zeren begira zer altxor ditugun hemen.

Xabierko gaztelurantz jarraituko dugu. 8 kilometrora dago. Erdi Aroko eraikina da eta nafarrek oso maite dute, beren zaindari San Frantzisko Xabierren bizilekua izan zelako. Ezagutu itzazu santuaren gela, San Migel kapera eta museoa, diorama bidezko ibilbide erakargarri batekin, haurren eta helduen entretenimendurako. Eta ziur Omenaldi Dorrea eta zubi altxagarria ere gustuko izanen dituzula, zeren... nori ez zaio gustatzen beste garai batera joatea hatz-klaska batean?

  • Leyreko Monasterioa

    Leireko monasterioarekin hasiko gara. Nafarroako multzo arkitektoniko garrantzitsuenetako bat da, natura-ingurune zoragarri batek besarkatu eta, atzealdean, urtegi handi bat duena; koadro bateko moduko ikuspegia. XI. mendeko kripta, ganga gotikoa eta Porta Speciosa –ate preziatua– dira bere arkitekturaren elementurik nabarmenenak.

    Eta biziki gomendatzen dizugu gelditzea, baina benetan, bertan bizi diren monje beneditarren kantu gregorianoak entzuteko.

    Ver más sobre el Monasterio de Leyre
  • Castillo de Javier

    Continuamos hacia el Castillo de Javier, situado a 8 km. Una construcción de origen medieval muy querida por el pueblo navarro por ser el hogar de su patrón, San Francisco Javier. Conoce la habitación del Santo, la capilla de San Miguel y el museo, con su atractivo recorrido de dioramas que entretendrá a peques y mayores. Y seguro que también te encantan la Torre del Homenaje y el puente levadizo porque… ¿a quién no le gusta en un chasquido de dedos trasladarse a otro tiempo?

    Más información del Castillo de Javier
  • Eta Zangozari buruz, zer?

    Bada, Nafarroako ekialdean dagoen monumentu-hiri txikia da; Done Jakue Bide frantsesaren bigarren adarrean dago, eta nahitaez egin beharreko geldialdi bat, gutxienez, badu. Andre Maria Erregina eliza eta bere atari ikusgarria, erromanikoaren obra gailena eta, horregatik, monumentu nazional izendatua dagoena XIX. mendetik. Atariak berak merezi du bisita gidatua egitea, baina, bide batez, hiriko historia interesgarria eta beste eraikin batzuk ere ezagutzen ahal dituzu, hala nola Santiago eliza edo bi jauregiak: Barrokoaren garaiko Vallesantoro, egurrezko teilatu-hegal zoragarria duena, edo Erdi Aroko Vianako printzearen jauregia. 

    Ah! Eta uda baldin bada eta inguruan bazkaldu behar baduzu, dasta itzazu potxak, hau da, babarrun zuri fresko goxo-goxoak...

  • Erdi Aroko txangoaren ginga

    Hona hemen bi herri txiki baina aipagarri. Oibar eta Galipentzu. Zergatik diren aipagarri? Bada herritxo txikien xarma dutelako: harrizko kale estuak, eliza erromanikoak eta ingurunearen ikuspegi zoragarriak. Deskonektatzeko toki ezin hobeak, landetxe edo landa-hotel xarmagarrietan; zoragarriak dira!

Eta denbora librean askotariko jarduerak egin nahi badituzu, gure planen atalean egiten ahal duzu kontsulta.