Cerco de Artajona

Erresumako bidezidorrak

Artajona
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Ciclista
Distantzia 37.41 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 979.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bere arbasoen adimen zorrotz berberarekin, artaxoarrek beren bidexka-sare zabalaren erreinaldia aldarrikatzen dute MTBaren munduan. Izan ere, erresuma independentea izan zen Artaxoa 1150. eta 1158. urteen artean. Erdi Aroko bere harresi bikainaren barruan, errege-erreginak, apezpikuak eta nobleak bizi izan dira, eta, kanpoan, bidexka-sare zoragarria landu dute MTB atsegin duten guztien gozamenerako.

Bidea herriaren behealdean hasten da. Bide-erdian, eraikuntza moderno batera garamatza. Artaxoako presa da, Nafarroako ubidearen gainean eraikia barne-itsaso txiki baten antzera. Aurreraxeago, aldiz, antzina-antzinako eraikuntza batera. Artaxoako trikuharriak dira, Enerizko atakan kokatuak. Alde horretan daude, hain zuzen, bidexka ospetsuenak, Ibarberoko mendilerroan, hain zuzen.

Zailtasun ertainekoa, gozamen hutsa zentzumenetarako da bidea, bidexka dibertigarriz josia, “flow”a jaun eta jabe.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?