Un adulto y tres niños andando en bici por la vía verde del Vasco-Navarro

Bide Naturala - Vasco-Navarro Trenbidearen Bide Berdea

Estella-Lizarra
Estellerria (Urederra)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 28.14 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 233.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Vasco-Navarro Trenbidearen Bide Berdea Bide Naturalak “El Trenico” deiturikoaren aztarna berreskuratu du. Lizarra eta Gipuzkoa lotzen zituen, Gasteiztik igarota.

Nafarroako zatia (29 km) Lizarrako antzinako tren-geltokian (autobus-geltokia da egun) hasten da. Erdi Aroko hiri ederra, Donejakue bidean bertan kokatua, atzean utzita, Egaren ibaiertzeko udalerrietatik barna igarotzen da, eta, handik, Arabako eta Gipuzkoako lurretan sartzen da. 

Bidean zehar, kultura- eta tren-ondasun oparoak –hala nola, Arkijasko biaduktuak eta Acedoko tunelak (1,4 km!)– Estellerria ezagutzeko aukera ematen digu modu berezi eta harrigarrian.

“Starlight bidea” ziurtagiria duen estreinako bide berdea da. Izan ere, primeran ikus daitezke izarrak handik, kalitate handiko zeru izartsua baita.

 

Vía Verde
Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?