ciclistas en foz lumbier

Iratiko Bide Berdea

Lumbier
Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 6.41 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 110.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Irunberri eta Ledea arteko bide labur honek Zangoza eta Iruña lotzen zituen bide estuko antzinako trenaren zati bat ibiltzen du, Pirinioetako mendietatik ateratako egurra garraiatzeko hasieran eta pertsonak eramateko geroago. 

Irunberriko arroilaren tartea Iratiko Bide Berdea da egun, zinez atsegina. Nafarroako geografiaren toki ederrenetako batean dago (Erreserba Naturala izendatu zuten, 1987an). Irati ibaiak zizelkatu du arroila, ikusgarria, eta sai arreak harro agertzen dira zikloturista eta ibiltarien gainetik. 

6 kilometro pasatxo baino ez dira baina arrokan zulatutako bi tunel eta paisaia zinez ikusgarria eskaintzen ditu. Hori gutxi balitz, ez da bat ere zaila, eta horregatik da paseo ezin hobea familia osoarentzat. 

 

Vía Verde
Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?