cuatro ciclista por la carretera que cruza Burguete

Agoitz-Auritz (3.etapa-4 egun)

Aoiz
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal), Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 50.79 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 953.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Bidearen zati handi batek EuroVelo3aren trazatuarekin bat egiten du. Hartxintxarrezko bideak dira, egokitu berriak, eta, aldapa bat edo beste kenduta, erraz doa bizikleta. 

Iparrerantz jo ahala, ordea, gero eta menditsuagoa da paisaia, harizti eta pagadiek pinudien tokia hartzen dutelarik. Nagoretik hurbil, Itoizko urtegia gurutzatuko dugu atzealdeko presatik. Hainbat kilometroan urtegiaren ertz bati jarraitu, eta Artziko jauregiraino iritsiko gara. Etorkizunean zerbitzuak hartzeko prestatzen ari dira egun.

Han, hain zuzen, egunaren tarte gogorrena hasten da. EuroVelo3an jarraitzen badugu ere, Artzibarren albo batetik joango gara, hark dakarren desnibelarekin.

Lusarreta hiri txikiaren inguruan EuroVelo3 utzi eta ezkerretara joko dugu, Errorantz, bigarren mailako errepideetan barna, nagusiki. Erron, N-135 hartuko dugu, Bizkarreta-Gerendiaineraino. Handik atera eta berehala, Sorogainera joko dugu, bigarren mailako errepide batetik barna. Kilometro batzuk aurrerago, Aurizberrira doan pista hartuko dugu, eta, handik, asfalto gainean, Auritzeraino.

 

EuroVelos
Powered by Wikiloc