Dos cilistas por Bardenas Reales

Arguedas-Zangoza 1. etapa

Arguedas
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea, Nafarroako Erribera (Errege Bardea), Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 76.87 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 896.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Bidea Arguedas hegoaldeko arroz-soroen ondotik hasten da. Urez betetako paraje horretatik iparrerantz egingo dugu, Bardeako basamortuaren mugagabetasunean barna. Kontrastea ikusgarria da, aurrerago eskala handiagoan topatuko dugunaren aurrerapen.
Abiatu eta berehala sartuko gara Bardean. Kontuan izan, beraz, batez ere bero handia egiten badu, ez baituzu urik topatuko 40. kilometrora iritsi arte (Zarrakaztelu). 

Bardea ibiltzea beti da gozagarria, Castildetierra eskultura harritsu ikonikoa eta Blanquizaleseko formazio geologiko bitxia lagun, besteak beste. Sakan ugari zeharkatu ondoren, El Pasora iritsiko gara. Artzainei omenaldia egiten dien eskultura bat dago han. Atzean utziko dugu lurralde berezi-berezi hori. 
Zarrakaztelun, bidearen bigarren zatia hasten da. Basamortutik Aragoi ibaiaren ibaiertzera igaroko gara. Pirinioaurrean sartzen hasiko gara pixkanaka. Ezkerretan, oso herri polita topatuko dugu: Galipentzu, benetako talaia. Bere zubi erromatarra gure igarotzearen lekuko izango da. 

Bidearen azken zatiak baratze emankorrak hartzen ditu, Aragoi ibaiak ureztatuak. Tarte erraza da hori, Zangozaraino eramango gaituena, Kaseda atzean utzita.

 

Powered by Wikiloc