ciclista por una camino rodeado de árboles

Auritz-Otsagabia (4.etapa)

Auritz/Burguete
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal), Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 58.08 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 971.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Hurrengoan, EuroVelo 3an barna jarraituko dugu. Erraza da hasieran, Orreagaraino, baina estreinako aldapa topatuko dugu gero. Paisaia guztiz menditsua da eta, ondorioz, bidearen profila ere. Gogortasunak, baina, bista ikusgarriak izango ditu sari, basoa zerumugarekin batzen dela dirudielarik.

12. kilometroan, Orbaizetako arma-ola topatuko dugu, Iratiko oihanaren sarreran. Une egokia da gelditu eta estatuko iparraldeko izaera militardun zentro industrial nagusietako bat izatera iritsi zenaren aurriak ikusteko. 

Aurrera jarraituz gero, hormigoizko pista batetik barna, Iratiko oihaneraino iritsiko gara, hau da, Europako pagadi-izeidi zabal eta hobekien gordeenetako batera. 

Bideak Irabiako urtegiaren inguruan gozatzeko aukera emango dizu hainbat kilometroan, harik eta oihanera sartzeko ohiko guneetako batera iritsi arte: Iratiko etxolak. Handik, Taplako lepora igo eta helmugara jaitsi besterik ez dugu, asfalto gainean: Otsagabia.

 

EuroVelos
Powered by Wikiloc