Frantziako Donejakue Bidea: Lizarra-Viana
Estella-Lizarra
Lizarratik larrugileen kalea atzean utzi, eta zaharberritutako zubi erromanikotik joango zara. Rua de los pregrinos kalean sartuko zara orduan. Antzinako merkataritza-jarduera berreskuratzen ari da kalea, pixkanaka. San Martin plazara iritsiko zara. Txorroten iturri errenazentista dago han. Plazako jauregi barrokoan, herriko turismo-bulegoa dago. San Nikolas kalean, Nafarroako errege-erreginen antzinako jauregi erromanikoa dago, Gustavo de Maeztu pintore espresionistaren egoitza egun. San Pedro Ruakoa eliza ere kale horretan dago, toki berezi batean; klaustro erromanikoa du.
Egaren hiria atzean utzi eta berehala, Iratxeko monasterioa dago. Erdi Aroko, Errenazimenduko eta Barrokoko eraikuntzak ditu monumentu-multzoak. Monasterioaren ondoan dagoen iturria oso ospetsua da. Bi txorrota ditu erromesak aukeran: batak, ura ematen du, eta besteak, ardoa.
Iratxeko monasterioari agur esan, eta bitan banatzen da bidea: Villatuertatik bi adar daude: bata, Lizarratik pasatzen da, eta bestea, Iratxeko monasteriora eta Lukinera doa.
Donejakue bideak Azketa eta Villamayor de Monjardín zeharkatuko ditu. Donejakue bideak Villamayor de Monjardínerantz jotzen du. Bi kilometro ibilita, Urbiolako errepidearen bidegurutzearekin topo egingo duzu.
Kale Nagusitik sartuko zara Los Arcosera. Herrigunea Erdi Arokoa da. Antzinako erromes-ospitaleak aterpetxe modernoagoak dira gaur egun. Jarraitu San Maria plaza arkupeduneraino, eta bisitatu izen bereko eliza.
Utzi herria Gaztelako portaletik. Garaipenarkua ematen du, tokiaren iragan loriatsuaren adierazgarri garbi-garbia. Errepidea eta Odron ibaia zeharkatuta, nekazaritzapista bat hartu beharko duzu. Jarraitu seinaleei, Santsolgo errepideraino. Izen bereko herrira eramango zaitu errepideak. Aldapan behera, azkar-azkar, Torres del Ríoraino iritsiko zara. Herri atsegina da Torres del Río. Armarri apaingarridun etxetzar barrokoak erakusten ditu kale estuetan barna. Ez alde egin herriko beheko aldean dagoen harribitxia ezagutu gabe: Hilobi Sainduaren eliza. XII. mendeko tenplu oktogonal bat aurkituko duzu. Faro bat zen antzina erromesentzat Jerusalemgo basilika ogora dakarren tenplu hori. Barruan zaudela, altxatu burua eta utzi kalifa-jatorriko izar-gangak, Eunatekoaren antzekoak, lilura zaitzala. Elizatik, herriko goiko aldera jotzen du bideak, maldan gora, Poyoko Birjina ermitaraino.
Oso gorabeheratsuak dira hurrengo kilometroak, nekagarri-nekagarriak, baina merezi du ahaleginak, Viana.