dos peregrinos delante del monasterio de Zamartze

Camino de Sakana

Irurtzun
Plazaola, Sakana eta Ultzama
Ruta Senderista
Distantzia 47.06 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela -
Ibilbide-mota Lineala
GPX DESKARGATU

Nafarroako Antso Nagusia erregeak "Frantziako bidea" izenekoa Santiagorako bide ofizial gisa ezarri baino lehen, beste ibilbide bat egon zen, IX. mendetik XI. mendera arte erabili zena.

Agirien arabera, I. mendean Bordele (Frantzia) eta Astorga (León) artean eraikitako Iter XXXIV galtzada erromatarra erabiltzen zuen bide horrek, eta, Pirinioak zeharkatu ondoren, Orreagatik eta Iruñetik igaro, Sakana zeharkatu eta Gasteiz eta Burgoserantz jarraitzen zuen.

XI. mendetik aurrera, Sakanako bidea, Galtzadako bidea ere deitua, ez zen jadanik erabiltzen, eta garrantzi gutxikoa bihurtu zen, ahaztuta geratzeraino. Baina, gaur egun, haran zoragarri honetatik igarotzen den tarteaz berriro goza dezakegu; izan ere, seinaleak jarri dira, eta gaua igarotzeko, jateko eta haraino joateko behar diren zerbitzu guztiak ditu.

Bidearen jatorrira jo eta bere 45 kilometroak bi edo hiru etapatan egin nahi dituzu? Antolatu ibilbidea zure neurrira, Sakanako herriak zuri harrera egiteko prest baitaude.

Zatiak

20.55 km

Sakanako Bidea: Irurtzun-Lakuntza

01

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
20.55 km
Desnibela
156.0 m
Zailtasun-maila
Baja

Ibilbidean, honako hauek ikusi ahal izango dituzu: Itxasperriko Santiago ermita erromanikoa, Egiarretan (Arakil), eta Zamartzeko monasterioa, Uharte Arakilen, nabe bakarreko eraikin erromanikoa, zeinak portada baitu ezaugarri nagusi, Esteban maisuaren eskolaren barruan landua. Ondoan, espiritualitate-etxe bat dago, erromesak hartzen dituena.

Bidetik oso gertu, Aralarko San Migel santutegia dago. Aralar mendian dago, 1.241 metroko altitudean eta Uharte Arakildik 10 kilometrora. Eliza erromanikoaren barruan, esmaltezko frontal bat ikus daiteke, XII. mendeko urregintzaren maisulana, eta Aralarko San Migelen irudia.

Bidean, Nafa-rroako gailur ikusgarrienetako bat ikusiko duzu, Beriain mendia. Gailurrean, San Donato ermita dago.

 

casas del pueblo de Lakuntza
24.32 km

Sakanako Bidea: Lakuntza-Ziordia

02

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
24.32 km
Desnibela
784.0 m
Zailtasun-maila
Media

I. mendean, erromatarrek “Iter XXXIV” galtzada erromatarra eraiki zuten. Bordele (Frantzia) eta Astorga (Leon) lotzen zituen, eta erromesek bide hori erabili zuten Santiagora joateko. Erromesek XI. mendera arte erabili zuten galtzada hori. Orduan, Antso Nagusia erregeak erromesek Santiagora joateko erabiltzen zuten bidea berrantolatu zuen. Ondorioz, aldatu egin zen Nafarroan barnako ibilbidea.

Gaur egun, Bide Frantsesa da ibilbide nagusia eta ezagunena, eta Sakanako bidea ez da erabiltzen.

Hoteletan, kanpinetan, landa-etxeetan eta apartamentuetan har dezakezu ostatu, ia herri guztiek baitute halakorik. Bidenabar, inguruko gastronomia aparta dastatu ahalko duzu

 

iglesia de Ziordia

Naturan jarraitzera animatzen zara?