fachada de la catedral de Pamplona

Frantziako Donejakue Bidea: Zubiri-Iruña

Zubiri
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal), Iruña eta Iruñerria
Ruta Senderista
Distantzia 20.26 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 220.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Etapa hau Errabiaren zubian hasten da, eta gurutzatu beharko duzu Zubiriko industrialdea zeharkatzeko. Zolatutako pista batek bi herri txikitaraino eramango zaitu: Ilarratz eta Ezkirotz. Bi kilometro aurrerago, Larrasoañak ematen digu ongietorria. Donejakue bideak Akerretaraino jarraitzen du. Abiatu Zuriain aldera, eta, seinaleei jarraituz, jo Irotz aldera. Hantxe aurkituko duzu Iturgaitzeko zubi erromanikoa (XII. mendea). Kasu eman seinaleei, puntu honetan bertan bidea bitan banatzen baita. Arre/Atarrabia/Iruña markatzen duena hartu behar da eta Iruñerriko Ibai Parkera eramango zaitu.

Askaldegien gune bat eta Iruñeko Ingurabidea lur azpiko pasabide batetik (Ekialdekoa) zeharkatu eta gero, Arreko Hirutasuneko ermita eta haren zubia (ustez jatorri erromatarrekoa) topatuko dituzu.

Donejakue bideak Atarrabiako kale Nagusitik aurrera egiten du. Segitu Burlatako Kale Nagusitik, N-121 errepideraino Gurutzatu ezazu. Ez galdu zoladuran dauden seinaleen arrastoa. Burlatako bidera eramango zaituzte, eta, gero, Iruñera, bidearen lehengo hirira. Zuhaitzak ditu pasealekuak hasieran. Gero, Magdelanako zubiraino eramango zaituen errepide estuaren bazterbidetik joan beharko duzu. Zeharkatu antzinako gotorlekuak eta sartu Iruñeko alde zaharrera Frantziako portaleko zubi altxagarritik. 1553koa da harribitxi tiki hori, eta osorik du jatorriko egitura.

 

Powered by Wikiloc