Frantziako bidea: Donibane Garazitik-Orreagara
Luzaide/Valcarlos
Donibane Garazi (Ostabatetik hurbil) dugu abiapuntua; hantxe egiten dute bat Donejakue bideko hiru ibilbide handik. Donibane Garazi hiriari buruz gauza asko entzuna nituen, baina nire aurreiritzi guztiak gainditu ditu. Ibilbidea abiatu baino lehen, merezi du hango zitadela, gaztelua edo eliza gotikoa bisitatzea. Erakargarritasun handi horiek ikusitakoan,
Espainiako kaletik (rue d’ Espagne) atera beharko duzu herritik, Espainiako portaleraino (Porte d’Espagne) ailegatu arte.
Puntu honetan, “Napoleonen Ibilbidea” gogorrena hasten da, mendian barna igarotzen delako; Honto auzora eramango zaitu; Bentarteako eta Lepoeder lepoak pasatu eta Ibañetako gaineraino ailegatuko zara; eta, handik, modu zorabiagarrian jaitsiko zara Orreagaraino, basoan barna.
Bi aukera ditugu etapa hau egiteko, baina horietako bat gomendagarriagoa da eguraldi txarra egiten badu edo asko sufritu nahi ez badugu: Luzaiden barna pasatzen dena. Gainera, azaroaren 1etik martxoaren 31 arte nahitaez erabili behar da ibilbide hori.