Ongi etorri Iruñera!

Ongi etorri Iruñera!

Argitu hemen zure lehen zalantzak

Informazio praktikoa

Informazio praktikoa

  • Nola heldu Iruñeko aireportutik

    Ez dago zuzeneko hiri-autobusik, baina TAXI bat eska dezakezu:

    Arrunta: aireportuaren kanpoaldean edo telefonoz deituz

    Hitzartua: prezio murriztua (0,85 € pertsona bakoitzeko, eskudirutan) * Uztailak 6-14 izan ezik

    • Aireportua – Iruña: orduero 10:00etatik 00:00etara (deitu 10-30 min. lehenago)
    • Iruña (Sarasate pasealekua) – aireportua: orduero 05:30etik 21:30era, 06:30ean izan ezik (deitu 10 min.-3 ordu lehenago)

    Bi kasuetan, deitu 948232300 edo 948351335 telefonora.

  • Iruñeko Turismo Bulegoa

    HelbideaSan Saturnino kalea 2 - Kokapena
    TEL. +34 948 420 700 / +34 848 420 420   -   WhatsApp:  +34 639 780 937
    Ordutegia: astelehenetik larunbatera, eta igandean goizean baino ez Ordutegien info+

    ** Nafarroako Turismo Bulegoak info+

  • Osasun-laguntza eta segurtasuna

    Larrialdi orokorrak:
    •    ☎️ 112 – 24 orduko arreta, zenbait hizkuntzatan
    •    Polizia, anbulantzia, suhiltzaileak eta osasun-larrialdiak zentralizatzen ditu.

    ​​​​​​​Polizia nazionala (salaketak)   Pascual Madoz kalea 4
    Tel. 091 (larrialdiak)  Tel. 948 20 11 59 (informazioa)
    Iruñeko Udaltzaingoa   Iratxeko Monasterioaren kalea 2
    Tel. 092 (tokian tokiko larrialdiak)  Tel. 948 420 640

    Osasun-laguntza:
    •    EBko herritarra bazara, eraman zure Europako Osasun Txartela
    •    Ez bazara, ziurtatu estaldura medikoa duen bidaia-asegurua duzula

    Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa – Osasun-zentro publiko nagusia
    Irunlarrea kalea 3, 31008 Iruña  Tel.  848 42 00 00 - Larrialdiak 24 ordu
    Nafarroako Unibertsitatea Klinika – Osasun-zentro pribatua
    Pio XII.aren etorbidea 36, 31008 Iruña  Tel. 948 255 400 / www.cun.es​​​​​​​

  • Trenak eta autobusak Iruñetik

    Iruñeko RENFEko geltokia  
    Geltokiko plaza z.g.  (hiriaren ipar-mendebaldean, 9. autobusarekin konektatuta)
    * Trenak egunero  helmuga hauetara: Madril, Bartzelona, Donostia, Irun, Gasteiz, Zaragoza, Tarragona, Lleida, Gijón, Oviedo, Palentzia, León. Eta astean zenbaitetan lotura zuzenak daude Espainiako beste puntu batzuetara; ikusi lineen mapa.  

    Iruñeko AUTOBUS Geltokia +info
    Yanguas eta Miranda kalea 2  - Tel. 948 203 566
    * Autobusak egunero helmuga hauetara: Bartzelona, Madril, Valentzia, Benidorm, Murtzia, Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Logroño, baita Frantziako zenbait ere (Baiona, Hendaia, etab.). Ezagutu ibilbide guztiak.

Iruñean zer ikusi eta zer egin Iruñean zer ikusi eta zer egin

Iruñean zer ikusi eta zer egin

Bisitak, gastronomia, agenda eta hiri eder honetaz gozatzeko behar duzun informazio guztia

Iruñean antolatutako jarduerak

Murgildu hiriaren bihotzean tokiko gidarien laguntzaz!

Ikusi Iruñeko jarduera guztiak
Gora San Fermín!

Gora San Fermín!

Nafarroan eta mundu osoan zenbat egun falta diren ari gara kontatzen gure besta maiteak inoiz baino emozio, poz eta abegi handiagoz bizitzeko.

Nafarroako ezinbestekoak Puente románico de Puente la Reina al amanecer

Nafarroako ezinbestekoak

Hemen dituzu naturako eta kulturako tokirik zoragarrienak, nahitaez ikusi beharrekoak.