Irakurketa errazeko dokumentua
Gida bat da, Nafarroako toki turistiko batzuetako
irisgarritasun kognitiboa azaltzen duena.
Nafarroako Gobernuko,
Marketin eta Nazioartekotze Turistikoaren Zerbitzuak,
Iddeas Fundazioak eta ANFAS
egin dute gida.

Informazio guztia baliabideen beren webguneetatik, elkarteen eskutik edo atari eta katalogo espezializatuetatik eskuratu da eta, beraz, aldaketak eta interpretazioak egon daitezke tartean. Hori dela eta, komeni da aurretik arduradunekin harremanetan jartzea, edozein zalantza argitzea eta irisgarritasun-baldintzak aldatu ez direla egiaztatzea.

Irisgarritasun kognitiboko baliabideak dituzten Nafarroako udalerriak
-
Iruña
Iruñean, NaviLens markatzaileak daude Donejakue bidearen zenbait gunetan, irisgarritasunari buruzko informazioa eskuratzeko. Gune horietako batzuetan, informazioa Irakurketa Errazaren bidez eskura daiteke. Esate baterako, Udaletxe plazan, turismo-bulegoan, Frantziako portalean, katedralean edo Zaldi Zuriaren Txokoan.
Iruñeari buruzko informazio gehiago, hemen -
Tutera
Tuterako bulego-turismoko langileek desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko prestakuntza jaso dute. Gainera, bulegoaren fatxadan plaka bat dago eta, hartan, Irakurketa Errazean, bulegoan egin daitekeena azaltzen da.
Nafarroako Gobernuko Herritarren Arretarako Bulegoa dagoen tokian bertan dago, eta NaviLens kodeak ditu (irakurketa errazean azaltzen ditu dauden zerbitzuak).
Tuterari buruzko informazio gehiago, hemen -
Erriberri
Erriberriko Errege Jauregiak autogidabat du, Irakurketa Errazean, eta, haren bidez, ulermen-arazoak dituztenek jauregiaren historia uler dezakete. Gida-taldeak prestakuntza berezia du adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonekiko tratuan eta elkarreraginean.
Gainera, inguruko upategi batzuek taldeentzako bisita gidatuak presta ditzakete eta, horretarako, aurretik harremanetan jarri beharko dute.
Erriberriri buruzko informazio gehiago, hemen
Irisgarritasun kognitiboa duten Nafarroako haran, parke eta natura-inguruneak
Nafarroan, natura-espazioetan arreta ematen duten gida-taldeak ohituta daude bisitak irisgarritasuna behar duten taldeetara egokitzera.
Besteak beste, honako leku hauetan tratuan erraztasunak aurkituko dituzu:
- Urbasa-Andia parkea
- Otsagabiako, Erronkariko edo Ilunberriko arroilen naturaren interpretazio-zentroak
- Bertizko Jaurerria
- Zugarramurdiko, Ikaburuko (Urdazubi) eta Mendukiloko kobazuloak
- Salobreko urtegiko eta Pitillasko aintzirako hegaztien behatokiak. Leku horietan oraindik ez dago Irakurketa Errazeko informaziorik, baina etorkizunean egoteko proiektua dago
- Abartzuzan Emakumeen Memoria ibilbidea dago. Bidean, 14 interpretazio-panelek omenaldia egiten diete tokiko emakumeei. Antzina egiten zituzten lanak dakartzate gogora, galtzen ari baitira. Hona hemen batzuk: patxarana, txondorrak, karobia, iduria, usategiak, txerrientzako etxolak eta lepatuak. Beste panel batzuek emakumeek Abartzuzako bataila historikoan (1873an, hirugarren karlistaldian) jokatutako rolari buruzko informazioa ematen dute.
- Aritzaletan elurtegirako bidexka dago. Hiru panel ditu bidea nolakoa den, tokian zer animalia eta landare bizi diren eta elurtegia nola erabiltzen zen azaltzeko.
Bi bidexketako panel guztiek QR kodeak dituzte. Kodeek irakurketa errazeko informaziora daramate.




Irisgarritasun kognitiboa duten Nafarroako museo eta kultura-espazioak
-
Nafarroako Museoa, Iruñean.
Nafarroako Museoko webgunean dagoen “Eskuorriak” atalean, irakurketa errazeko 3 eskuorri daude; haiei esker, museo honetan ikusgai dagoena arazorik gabe ulertu ahalko duzu.
Honako hauek dira 3 eskuorriak: -
Gustavo de Maeztu Museoa
Museo honen helburuetako bat da kulturaren bidez gizarte-kohesioa sustatzen laguntzea. Horretarako, talde bakoitzaren beharretara egokitutako bisita gidatuak eta jarduerak antolatzen dituzte. Hala, pinakoteka espazio ireki bilakatu nahi da, pertsonen inklusioan lagunduko duen espazio. Museoaren webguneak dio egokitzapen horrek adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen beharrak ere hartzen dituela kontuan.
-
Tuterako Museoa
Tuterako Museoaren webgunean bisita birtuala egin daiteke, esteka honetan; hala, ibilbide bat egin dezakegu museoan barna. Aretoetan, irakurketa errazeko piktogramak eta informazio zabaldua dago; haien bidez, erakusketako dokumentazio deskriptiboa zabaltzen da.
Halaber, bisitak programatu ohi dituzte adimen-desgaitasuna dutenentzat museoan.
-
"Las Eretas" Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa
"Las Eretas" Museo eta Aztarnategi Arkeologikoan denbora daramate ingurunea pertsona guztientzat irisgarri bilakatzeko lanean. Irisgarritasun kognitiboa lortzeko, Irakurketa Errazera egokitu dira museoaren informazioa jasotzen duten zenbait material:
- Informazio orokorrari buruzko liburuxka gaztelaniaz
- Informazio orokorrari buruzko liburuxka euskaraz
Gainera, erakusketako panel bakoitzak QR kode bat du, eta, haren bidez, informazioa Irakurketa Errazean deskargatzen da, gaztelaniaz eta euskaraz.
-
Ultreia - Erromesen Harrera eta Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa
Ultreia zentroak NaviLens markatzailea du atean; haren bidez, Irakurketa Errazean eskura dezakezu informazioa.
Irisgarritasun kognitiboa duten Nafarroako ostatuak
Normalean, Nafarroako ostatuen webguneek ez dituzte irisgarritasun kognitiboko baliabideak erakusten; beraz, erreserba egin aurretik, jarri haiekin harremanetan, ziurtatzeko establezimenduak badituela egonaldi erosoa, segurua eta autonomoa izateko behar dituzun ezaugarriak.
Jarraian, webgunean irisgarritasun kognitiboko baliabideak dituela dakarren ostatu bat jarri dugu:
Gure Sustraiak aterpetxea: seinale egokituak
.jpg)