Haurrak landetxe bateko lorategian jolasean

Nafarroan haurrekin egiteko moduko planak: ezagutu Erresuma familian

Jarduera pila eta irriak ziurtatuta

Berdin da nolakoa den zure familia, zenbat pertsona zareten eta zer adinetakoak: Nafarroako naturak eta instalazioek denetariko aukerak eskaintzen dituzte.

Jarduerak naturan, haize freskoa hartzeko eta aparteko animaliak eta landareak ezagutzeko; bisita kulturalak, ikuspegiak zabaltzeko; aisialdi alternatiboa, nork bere buruari erronka botatzeko eta Erresumako enigma ilunenak argitzeko…

Zenbat gauza deskubritzeko!

Ez dezagula denbora gal: segi irakurtzen eta Nafarroan familia osoarekin esperientzia gogoangarriak nola izan azalduko dizugu.

Hara zer duzuen zain Nafarroan

  • Hiru neska harkaitzean gora eskalatzen Kirola eta jarduerak naturan

    Kirola eta jarduerak naturan

  • Bi haur eta Xabierko gaztelua gibelean Esperientzia kultural ugari, noiznahi txundituta gelditzeko modukoak.

    Esperientzia kultural ugari, noiznahi txundituta gelditzeko modukoak.

  • Sendaviva abentura-parkeko infografia Abentura-parkeak, haurrak beren kaxa jolastu daitezen.

    Abentura-parkeak, haurrak beren kaxa jolastu daitezen.

Neskak kaskoa jantzita uretako jarduerak egiten

Nafarroako abentura-parkeak

Ezin amaituzko irriak naturaren soinu leunen gainetik: horixe entzunen duzu umeteria Erresumako abentura-parkeetako batera eramaten baduzu.

Parke horietan ongi uztartzen dira familia eta natura. Ezagunena Sendaviva da, baina ez da bakarra. Hona gure proposamenak:

  • Sendaviva

    Errege Bardean dago. Hogeita hamar abentura-jarduera baino gehiago eskaintzen ditu familia osoarentzat.

    Gainera, aukera paregabea ematen du 200 animalia-espezie baino gehiago ikusteko: tigreak, hartzak eta kanguruak, besteak beste. Horrez gainera, ikuskizunak ere eskaintzen ditu: antzerkia, hegazti harraparien erakustaldiak eta zirkutxoa.

    Beraz, ez zarete geldirik egonen.

    Sendavivaren web orria
  • Irrisarri Land

    Abentura eta opor zentro hau Igantzin dago. Denetarik du.

    Hiru ostatu-mota daude: aterpetxea, hotela eta, zerbait berezia nahi izatera, luxuzko etxolak. Gosea berdindu behar denerako, bi jatetxe daude: bata autore-sukaldaritzakoa da eta bestea informalagoa. Jardueretara etorrita, ezin ditugu denak aipatu; beraz, batzuk hautatu ditugu: ibilbide tematikoa, arborismoa, tirolina erraldoiak, zubi tibetarra, pendulua, laser tag-a eta pump track zirkuitua. Esan bezala, denetarik dago.

    Irrisarri Land-en web orria
  • Bertiz Abentura Park

    Parke honek bi jarduera oso desberdin eskaintzen ditu.

    Bata arborismoa da, hau da, zuhaitzen artean ibiltzea gurpilez, sokez eta tirolinez baliatuz.

    Bestea paintballa da, hots, elkarri koloreak jaurtiz borrokatzea, minik egin gabe. Ekipamenduak eta margoak direla eta, ez duzue ezagutuko zuen burua!

    Web Bertiz Abentura Park
  • Baztan Abentura Park

    Elizondo inguruan dago.

    Bi tirolina-zirkuitu daude —bata nagusiendako eta bestea haurrendako— eta ur-parke naturala. Gainera, zenbait jarduera egin daitezke: eskalada via ferratetan eta megapendulua, mutil eta neska koskor ausartentzat.

    Web Baztan Abentura Park

Familientzako ostatuak

Zure familia halakoa edo holakoa izan, Erresuman badago gogoan duzunarekin bat datorren ostatua. Hara:

  • Baserri baten fatxada

    Landetxeak

    Talde txikiak zein handiak hartzen dituzte; batzuetan nekazaritza-turismoko jarduerak eskaintzen dituzte.

  • Aterpetxe bateko gela barrutik

    Aterpetxeak

    Egokiak abentura pitin bat nahi duten familia aktiboentzat.

  • bungalow rodeado de naturaleza del camping Izarpe

    Kanpinak

    Etxetik kanpo bizitzea atsegin dutenentzako aukerarik gogokoena.

  • interior del salón comedor de un apartamento turístico

    Apartamentu turistikoak

    Hotelen xarmaren eta etxeko erosotasunen arteko konbinazio perfektua.

  • Zurezko etxea zuhaitz batean

    Ostatu bereziak

    Zuhaitzen adaburuetan, leizeetan edo mortuaren erdian lo egin nahi dutenentzat.

Bistaratu Nafarroako ostatu gehiago
Harpidetu zaitez Newsletterera!

Eta informa zaitez Nafarroako Turismo plan onenei buruz

Harpidetu zaitez Newsletterera!

​​​​​​​

Kultura familia osoarendako

Familiako haurrek asko dute ikasteko Nafarroan. Zer egon liteke hoberik denok batera ongi pasatu bitartean ikastea baino? Hona hemen plan batzuk aukeran:

  • Erresumako gazteluen ibilbidea Artaxoako harresia, Xabierko gaztelua eta Erriberriko gaztelua nahitaez ikusi behar dira Nafarroara etorriz gero. Utzi haurrei lasai ibiltzen gora eta behera; sar daitezela gela guztietan eta igo daitezela dorreetara.

  • Bisita antzeztuak: urtean zehar hainbat monumentutan zenbait enpresak bisitak eskaintzen dituzte pertsonaia historikoen eskutik; Nafarroako historia josteta-giroan ikasteko modu atsegina da. Haurrek arreta handiarekin eginen diote kasu!

  • Mende luzez iraun duten herri politen karriketan zehar ibil zaitezkete: Otsagabia, Amaiur, Lizarra, Erriberri, Gares edo Uxue. Haurrentzat zirraragarriak izanen dira ezagutuko dituzten landa-herrietako sekretuak.

  • Eta bisitatu itzazue museoak, asko baitaude Nafarroa osoan: Sorginen Museoa (Zugarramurdi), Harriaren Museoa (Leitza) edo Eztiaren Museoa (Ultzama), batzuk aipatzearren.

  • Bestela, Donejakue Bideko tarteren bat egin dezakezue; horrela Nafarroan —eta Nafarroatik kanpo— dagoen ondarearen berri ikasiko dute.

  • Halaber, nafarren nortasuna eta tradizioak ezagutzen ahal dituzue, esaterako nor den Olentzero, zer diren herri kirolak edo nola funtzionatzen zuten errotek.

Turismo kulturalari buruzko informazio gehiago
Hiru haur Erriberriko Errege-erreginen Jauregi parean
Erdi Aroko jantziak dituen neska Erriberriko Errege-erreginen
Natura harrigarria

Natura harrigarria

Nafarroako naturaguneak kontu handiz zaintzen dira. Badakigu ongi babestu behar direla gure altxorrik handienak izan litezkeen ingurune horiek.

Hain dira ugariak haurrendako ditugun planak, non oso zaila baita hain toki txikian denen berri ematea, labur-labur bada ere.

Alabaina, saiatuko gara.

  • Sorgin-leizeak

    Leizeetan gizateriaren historiaren aldi batzuen berri ikas dezakegu eta haurrek eskuarki ezin hobeki pasatzen dute bisitetan.

    Are gehiago Nafarroan, leize batzuk alegiekin lotuta daude eta.

    Ezin zarete joan Nafarroatik honako hauek bisitatu gabe: Zugarramurdiko leizea, Urdazubiko leizeak eta Mendukiloko leizea.

    Ezagutu Nafarroako leizeak
  • Arroila txundigarriak

    Ibaiek arroila ikaragarriak sortu dituzte Nafarroako lurraldean milaka urteko zulatze-lanaren ondorioz.

    Bisita ezazue ardura gabe Irunberriko arroila, Iratiko bide berdeak zeharkatzen duena, eta zoazte Isuko mendatera Arbaiungo arroilaren ikuspegi ederra gozatzera. Oso hurbil daude eta erreserba naturalak dira biak.

    Burgikoa, Benasakoa eta Mintxatekoa ere ikusteko modukoak dira.

    Informazio gehiago Nafarroako arroilez
  • Denentzako moduko bidezidorrak

    Bide berdeak hauta ditzakezue eta trenbide zahar batetik ibili edo, bestela, haritz handiko oihan sarriak zeharkatu, esaterako Orgiko oihana, Jauntsarasko oihana edo Etxarri Aranazko harizti zaharra.

    Beste bidezidor batzuek ura protagonista den tokietara eramanen zaituztete, esatera baterako Urederraren iturburura, Xorroxingo ur-jauzira edo Leurtzako urtegietara. Gainera, bidezidor tematikoak daude: Artaxoako trikuharrien bidea, Pottokaren bidea, Burgiko lanbideen bidea edo Aurizko gerrako bunkerren bidea.

    Hautatzen duzuena hautatzen duzuela, natura oparoa izanen duzue bidelagun: Nafarroako animalia eta landare autoktonoak.

    Mendi-ibiliak egin nahi ditugu Nafarroan
  • Izaki mitologikoak bazter zoragarrietan

    Pagadi batean zehar ibili, errekastoen gainetik jauzi egin, makilak, harri eta orri politak bildu... eta hori guztia egiten duzuen artean inguruko animalien hotsak entzun. Itxura ona du, ezta?

    Bada, hori guztia egin dezakezu familian honako toki hauetan: Iratiko oihana, Bertizko Jaurerriko parke naturala, Urbasa-Andia parke naturala, Kintoko oihana eta Aralarko mendilerroa.

    Baduzu non hauta.

    Eta ingurune horiek hobeki ezagutu nahi badituzu, aldi berean dibertsioa baztertu gabe, zoaz Bertizko, Otsagabiko, Erronkariko eta Irunberriko interpretazio-zentroetara.

  • Ilargi-azalaren eiteko mortuak

    Errege Bardea ezusteko harrigarria da. Batez ere kontuan hartuta Penintsularen iparrean dagoela, ematen baitu Afrikako mortua dela edo ilargia bera.

    Ikusi beharrekoak dira Castildetierra eta Piskerrako formazioak; gainera, astirik baduzue, luzatu bisita eta gozatu ilunabarreko koloreak eta isiltasuna. Ingurune berezi hau gogoan iltzatuta geldituko zaie haurrei, Nafarroako bazter ikusgarrienetakoa baita.

    Dena Bardeari buruz

Egun bat baserrian

Imajinatzen dituzu haurrak pittika bati biberoia ematen edo oiloei artoa eskutik mokoka hartzen uzten? Badakizu nolako poza hartuko duten beren kabuz gazta egiten badute edo letxugak baratzetik batzen badituzte?

Beti esan izan da jakiteak ez duela kalterik egiten. Bada, Nafarroako baserri-eskoletan zuk eta zure familiak liburuetan ageri ez diren gauza asko ikasiko dituzue.

Erabat murgilduko zarete baserri-munduan.

Erroskila eta gozokien postua San Bladi egunean

Hiriko turismoa familian

Inolako zalantzarik gabe esan diezazukegu Nafarroa oso segurua dela familia-bisitak egiteko.

Eta oso dibertigarria ere  bai, jakina!

Izan ere, Nafarroako herriguneak txikiak dira, ez da sortzen hiri handietako zalaparta eta haurrentzako plan ugari egoten dira.

  • Iruña haurrekin

    Zer da ezinbestekoa?

    Lehenbizi, entzierroaren ibilbidea egitea eta zezen-plaza bisitatzea. Gero, Argako pasealekua eta ibilbidea harresietatik eta lorategietatik; lorategietan oreinak, antzarak eta paumak bizi dira, besteak beste. Eta kuxkuxeroenentzat Planetarioa, Yamaguchi lorategi japoniarrean dagoena. Seguru gustatuko zaizuela.

    Beste plan ona bat Haurrendako Katedrala ezagutzea izan daiteke edo ikuskizun bat gozatzea hiriko agertoki kulturaletako batean (urte osoan eskaintzen dute programazioa).​

  • Tutera haurrekin

    Harritu eginen zaituzte...

    Lehenbizi, zergatik ez duzue zerbait hartzen Foruen Plaza koloretsuan bertako giroan sartzeko? Handik Avant Garde ibilbideak egiten ahal dituzue, hau da, hirigune historikoan zehar ibili ahala hormetan jarrita dauden artelan handiak ikus ditzakezue.

    Horren ondoren pasealdia eginez Santa Barbara muinoko begiratokira joan zaitezkete (historia luzea du eta ikuspegiak izugarriak dira), Monreal dorrea bisitatu dezakezue, bertako Ganbera Iluna ahaztu gabe, eta azkenik hiriko harribitxia bisitatu dezakezue, katedrala.

Neska taloa jaten

Gastronomia

Nafarroan haurrek ez dizute botako zorioneko hau ez zait gustatzen esamolde ezaguna. Kasu plater hauei, asko gustatuko zaizkie eta: txistor pintxoak eta fritoak, txuletoiak  —neurrikoak, noski— eta artzainen-apurrak. Eta postrerako, ezinbestean dastatu behar dira gatzatua eta kremazko tututxoak... mmmmmm

Familiarekin egin dezakezun guztia

Interesekoartikuluak

Txikiekin egiteko 9 bidexka ezin hobe Nafarroan

Txikiekin egiteko 9 bidexka ezin hobe Nafarroan

Nafarroa familia osoarentzat

Haurrekin egiteko moduko planak urte osoan. Neguan etorri nahi duzuela... atera kontuak zenbat gauza egin ahal izanen dituzuen elurtzan. Larrazkenean nahiago? Bada, onddotan, masustatan eta gaztainatan!

Eta eguzkia berotzen hasten denean etorriz gero, badakizu zer egin: Nafarroako natura koloretsua gozatu eta noizean behin murgil egin.

Erresuman gertatu ohi den gisan, zailena plan bakarra hautatzea izanen da.

Noiz etorriko zarete?

Hara zer egin dezakezun urtaro bakoitzean