Paisaia berdea eta baserriak barreiatuta

Nafarroa udan

Udan Nafarroara etortzeak energiaz beteko zaitu. Zatozenean ulertuko duzu.

No se lo cuentes a nadie...

No se lo cuentes a nadie...
Natura bazter guztietan

Natura bazter guztietan

Ur hotz-hotzeko erreka batean bainua hartzea, gaztainondo baten gerizpean lo-kuluxka bat egitea edo eguzkiari agur esatea mendi-tartean sartzen den bitartean; horrelako plazer txikiak eskaintzen dizkigu gure paisaiak.

Nafarroan, plazer horiek nonahi eta noiznahi gauzatzen ahal dira.

Gure erkidegoko natura hain da aberatsa, ezen Pirinioetako gailur garaietara igotzeko aukera izan baitezakezu, hala nola Hiru Erregeen Mahaira, edo ehunka urte dituen antzinako harizti batean galtzen ahal zara –Orgin, esaterako–, edo ilargian egotearen sentsazioa izaten ahal duzu Errege Bardean.

Nafarroa natura da, bete-betean. Atlantikoa, piriniotarra eta mediterraneoa da. Eta horregatik ez du parerik.

Ikusi Nafarroako ezinbesteko bisita naturalak
Kulturako eta ondareko ezinbestekoak

Kulturako eta ondareko ezinbestekoak

Hemen dituzu Nafarroara etortzean zarenean gure ustez ikusi beharko zenituzkeen hiri eta monumentuak

Ikusi ondare-aberastasun hori guztia

Gizona eta neskatikoa behiei begira larrean

Gure punta-puntako kirolak

Navarra no se conoce hasta que se han andado sus caminos. Y no lo decimos por decir. Este es un territorio desbordado por la naturaleza, y si vienes aquí y no te calzas las zapatillas te habrás perdido uno de nuestros mayores puntos fuertes.

Y si con la llegada del verano te gusta disfrutar de un buen paseo en bici, estás de enhorabuena porque en Navarra contamos con sendas y pistas a tutiplén. Te dejamos tres ideas para ir abriendo boca.

  • Lagun taldea mendi-txangoan

    Mendi-ibiliak

     Ezin duzu esan Nafarroa ezagutzen duzula bideetan barna oinez ibili ez bazara. Eta benetan diogu hori. Naturaz gainezka dagoen lurraldea dugu hau, eta hona etorri eta ez badituzu botak janzten, gure indargune nagusietako bat galduko duzu.

     Beraz, udan tenperatura atseginak ditugunez, paseo bat egiten ahal duzu antzinako haritz eta pagoen itzalpean, gure Bide Berdeetan barna edo ibai, iturburu eta urtegien ertzetan; zin dagizugu plazer xumea bezain atsegina dela.

     Egurra behar dutenentzat, berriz, bi aukera: alde batetik, hemen barna igarotzen diren Ibilbide Luzeetako etapak eta, bestetik, ikuspegi harrigarriak dituzten igoerak.

     Eta hiriburura iritsi bazara baina ez baduzu autorik ibilbide horietara joateko, ez dago arazorik; Iruñetik bertatik abiatzen da Arga ibaiaren ondoko pasealekua. 12 kilometroko ibilbide ederra da, zubi, errota, pasabide eta baratze tartean. Oinezko ibilaldi biziki atsegina, hiritik gertu-gertu.

    Mendi ibilaldiak egin nahi ditut
  • Bikotea bizikletaz bide berdean barna

    Bizikleta-ibilbideak

    Uda heltzean bizikleta hartu eta paseoak egitea gogoko baduzu, zorionekoa zu! Nafarroan nahi adina bide eta xendra dauzkagu. Hona hemen hiru ideia, lagin modura.

    • Gure 5 Bide Berdeak, errazak eta ezin hobeak paseo lasaiak atsegin dituztenentzat, askotariko txokoak ezagutzeko.

    • EuroVelo 1 ibilbidea, hasteko Nafarroako zatia egiten ahal duzu eta, gero, ausart zaitez Norvegiako Fiordoetara edo Portugalera ere iristen. Hasi baino ez da egin behar.

    • BTT guneak, ehunka kilometro bi gurpil gainean egiteko zailtasun-maila guztietako ibilbideak izanik Nafarroa osoan barna: Esteribarren BTTko 12 ibilbide dituzu aukeran, eta 400 km baino gehiago Pirinioak zeharkatzeko; Erdi Aldean beste 46 eta Lizarraldeko bideetan 2.000 kilometro baino gehiago.

    Nafarroa bizikletaz zeharkatu nahi dut

Uretako eta aireko kirolak

Udako goxotasuna, hori bai atsegina! Uretan murgiltzeko irrikaz egotea saihetsezina da. Nafarroan ez dugu itsasoaren faltarik sumatzen, ibai eta urtegien kilometroak eta kilometroak baititugu uretan freskatzeko eta ur-kirolak egiteko.

Eta benetako abenturazalea baldin bazara, parapente eta aireko beste kirol batzuk ere egiten ahal dituzu.

Tirolinan ibiltzeko zain dagoen taldea, abentura-parke batean

Abentura parkeak

Tirolina batetik botatzea, zubi tibetar bat zeharkatzea, zuhaitzetan gora igotzea armiarma baten modura, via ferrata bat egitea, aquapark natural batean edo mega pendulu batean jauzi egitea... Bizitza ber bi bizitzen da horrelako erronkekin.

Eta non daude abentura horiek guztiak? Bada Nafarroa osoan sakabanatuta aurkitzen ahal dituzu: iparraldean Irrisarri Land, Bertiz eta Baztan Abentura Park. Hegoaldean, Errege Bardearen ondoan, Senda Viva.  Beigorri Abentura Park Lekunberrin eta Artamendia Oibarren.

Primeran ibiliko zarete!

Ikusi abentura-parkeak
Freskatu uretan Mujer disfrutando de una piscina fluvial en Navarra

Freskatu uretan

Nafarroan ez dago itsasorik, baina bai hainbat ibai-igerileku, bainu natural eta freskagarria har dezazun ibaian, eroso-eroso.

Udako festa, ekitaldi eta ikuskizunak

Ezagunenak, zalantzarik gabe, San Fermin jaiak dira. Iruñea dotore-dotore janzten da bertakoei eta bisitariei harrera egiteko jaietako egunetan. Baina Nafarroako herrien jaiak ezagutzeaz gain, udan Erdi Aroko Azokak ere izaten dira han eta hemen. 

Udan ikuskizunak kalera ateratzen dira; izan ere, plaza, harresi, gaztelu eta lorategietan izaten dira. Hona hemen hainbat: Erriberriko Antzerki Jaialdia, Kultur edo Iruñeko hirurak: Harresien Jaialdia, Flamenco On Fire eta Reclassics.

Otorduak eta lotarako

Otorduak eta lotarako

Naturan jarduera ugari egiten ahal dituzunez, eta egun osoan ere hainbat gauza egin eta ikusten ahal dituzunez, badakizu jatetxeen eskaintza zabala dela, kalitate handiko produktuekin.

Eta lotarako garaian, zure gelan sartzeko unea atzeratu nahi baduzu, landetxe bat alokatzen ahal duzu, lorategian solasaldi atseginak izan eta eguna luzatzeko. Edo familia osoarekin baldin bazatoz, ziur kanpina aukera ona dela. Eta herri eta hirietako giroa atsegin baduzu, aukeratu erdigunean dagoen hotel edo apartamentu bat.

Ikusi Nafarroako ostatu motak

Donejakue Bidea egitea

Uda eta Donejakue bidea bat eginik. Mundu osoko erromesek uda hautatzen dute motxila bizkarrean hartu eta bidaiari ekiteko.

Arrazoiak aunitz: egunak luzeak dira eta etapak lasaitasunez egiten ahal dira, zerbitzuak bete-betean dira, jendea ezagutzeko aukerak handiak dira eta herriak gainerako urte-sasoietan baino biziago daude.

Eta ez baduzu astirik osorik egiteko, ez kezkatu. Utzi duzun tokitik abiatu heldu den udan, eta kitto. Oroitu: motxila arinak, kidetasuna erromesen artean eta uda-giroa; zer gehiago eska liteke?

Nire Donejakue Bidea prestatzea
Ilunabarra erromesari egindako monumentuan, Erreniegako gainean