Uda eferbeszentziaz bizi da Nafarroan. Kaleak bizi-bizi eta herrietan mila ospakizun. Terrazetan egoteko, oihanetan aire garbia arnasteko eta jai eta herri-tradizioez gozatzeko sasoia da. Eta onenetan onena, hori guztia itolarri handirik gabe egiten ahal duzula, tenperatura atseginak ditugulako urte osoan.
Udan Nafarroara etortzeak energiaz beteko zaitu. Dena puri-purian dago: natura bete-betean oihan, arroila, ibai eta urtegietan; herri polit-politak lorez jositako balkoiekin, kultur ekitaldiz gainezka. Eta ezin dugu ahantzi sasoi egokia dela Donejakue bidea egiteko eta, gainera, Sanferminak dira.
Arrazoiak sobera. Zatoz eta gozatu planez eta argiz, naturaz eta otordu bikainez beteriko sasoi honetan. Uda Nafarroan beste gauza bat da. Zatozenean ulertuko duzu.
Donejakue Bidea egitea
Uda eta Donejakue bidea bat eginik. Mundu osoko erromesek uda hautatzen dute motxila bizkarrean hartu eta bidaiari ekiteko.
Arrazoiak aunitz: egunak luzeak dira eta etapak lasaitasunez egiten ahal dira, zerbitzuak bete-betean dira, jendea ezagutzeko aukerak handiak dira eta herriak gainerako urte-sasoietan baino biziago daude.
Eta ez baduzu astirik osorik egiteko, ez kezkatu. Utzi duzun tokitik abiatu heldu den udan, eta kitto. Oroitu: motxila arinak, kidetasuna erromesen artean eta uda-giroa; zer gehiago eska liteke?
Nire Donejakue Bidea prestatzeaNatura bazter guztietan
Ur hotz-hotzeko erreka batean bainua hartzea, gaztainondo baten gerizpean lo-kuluxka bat egitea edo eguzkiari agur esatea mendi-tartean sartzen den bitartean; horrelako plazer txikiak eskaintzen dizkigu gure paisaiak.
Nafarroan, plazer horiek nonahi eta noiznahi gauzatzen ahal dira.
Gure erkidegoko natura hain da aberatsa, ezen Pirinioetako gailur garaietara igotzeko aukera izan baitezakezu, hala nola Hiru Erregeen Mahaira, edo ehunka urte dituen antzinako harizti batean galtzen ahal zara –Orgin, esaterako–, edo ilargian egotearen sentsazioa izaten ahal duzu Errege Bardean.
Nafarroa natura da, bete-betean. Atlantikoa, piriniotarra eta mediterraneoa da. Eta horregatik ez du parerik.
Freskatu uretan
Eta Nafarroan ez dago itsasorik, baina bai hainbat ibai-igerileku, bainu natural eta freskagarria har dezazun ibaian, eroso-eroso.
Noski, herri askotan igerilekua ere izaten da eta, normalean, lasaitasuna izaten da nagusi; edo, agian, zuk ostatu hartu duzun establezimenduak ere badu bere igerilekua.
Baina zure ustez «olaturik gabe ez badago udarik», erraza duzu: egin ihesalditxo bat Kantauri itsasoko hondartzetara. Iruñetik 45 minutura daude, eta askoz denbora gutxiagora Nafarroako ipar-mendebaldeko haranetan baldin baduzu ostatua.
Uretara!
Ikusi ibai-igerilekuakGure punta-puntako kirolak
-
Mendi-ibiliak
Ezin duzu esan Nafarroa ezagutzen duzula bideetan barna oinez ibili ez bazara. Eta benetan diogu hori. Naturaz gainezka dagoen lurraldea dugu hau, eta hona etorri eta ez badituzu botak janzten, gure indargune nagusietako bat galduko duzu.
Mendi ibilaldiak egin nahi ditut
Beraz, udan tenperatura atseginak ditugunez, paseo bat egiten ahal duzu antzinako haritz eta pagoen itzalpean, gure Bide Berdeetan barna edo ibai, iturburu eta urtegien ertzetan; zin dagizugu plazer xumea bezain atsegina dela.
Egurra behar dutenentzat, berriz, bi aukera: alde batetik, hemen barna igarotzen diren Ibilbide Luzeetako etapak eta, bestetik, ikuspegi harrigarriak dituzten igoerak.
Eta hiriburura iritsi bazara baina ez baduzu autorik ibilbide horietara joateko, ez dago arazorik; Iruñetik bertatik abiatzen da Arga ibaiaren ondoko pasealekua. 12 kilometroko ibilbide ederra da, zubi, errota, pasabide eta baratze tartean. Oinezko ibilaldi biziki atsegina, hiritik gertu-gertu. -
Bizikleta-ibilbideak
Uda heltzean bizikleta hartu eta paseoak egitea gogoko baduzu, zorionekoa zu! Nafarroan nahi adina bide eta xendra dauzkagu. Hona hemen hiru ideia, lagin modura.
-
Gure 5 Bide Berdeak, errazak eta ezin hobeak paseo lasaiak atsegin dituztenentzat, askotariko txokoak ezagutzeko.
-
EuroVelo 1 ibilbidea, hasteko Nafarroako zatia egiten ahal duzu eta, gero, ausart zaitez Norvegiako Fiordoetara edo Portugalera ere iristen. Hasi baino ez da egin behar.
-
BTT guneak, ehunka kilometro bi gurpil gainean egiteko zailtasun-maila guztietako ibilbideak izanik Nafarroa osoan barna: Esteribarren BTTko 12 ibilbide dituzu aukeran, eta 400 km baino gehiago Pirinioak zeharkatzeko; Erdi Aldean beste 46 eta Lizarraldeko bideetan 2.000 kilometro baino gehiago.
-
Uretako eta aireko kirolak
Udako goxotasuna, hori bai atsegina! Uretan murgiltzeko irrikaz egotea saihetsezina da. Nafarroan ez dugu itsasoaren faltarik sumatzen, ibai eta urtegien kilometroak eta kilometroak baititugu uretan freskatzeko eta ur-kirolak egiteko.
Eta benetako abenturazalea baldin bazara, parapente eta aireko beste kirol batzuk ere egiten ahal dituzu.
Aukerak ez dira urriak.
Animatuko zara?
Ideia gehiago zure plan udatiarretarako:
Abentura parkeak
Udako alaitasunarekin baietz ausartago sentitu! Poztasun horrek ematen digun energiak bultzatuta, emozio handien bila hasten gara. Eta ahaide eta lagunekin partekatzea, gozamen hutsa.
Tirolina batetik botatzea, zubi tibetar bat zeharkatzea, zuhaitzetan gora igotzea armiarma baten modura, via ferrata bat egitea, aquapark natural batean edo mega pendulu batean jauzi egitea... Bizitza ber bi bizitzen da horrelako erronkekin.
Eta non daude abentura horiek guztiak? Bada Nafarroa osoan sakabanatuta aurkitzen ahal dituzu: iparraldean Irrisarri Land, Bertiz eta Baztan Abentura Park. Hegoaldean, Errege Bardearen ondoan, Senda Viva. Beigorri Abentura Park Lekunberrin eta Artamendia Oibarren.
Primeran ibiliko zarete!
Ideia gehiago zure plan udatiarretarako:
Sorginak eta leizeak
Kasu! Jarraian datorrena ez da edonorentzako modukoa. Sorginei buruzko mito eta kondairekin izutu egiten bazara, orain gomendatuko dizuguna agian ez da egokia zuretzat. Baina sorginei, su ondoko dantzei eta gau zoroei buruzko istorioak gogoko badituzu, hauxe da zure tokia. Nafarroa sorginen lurraldea ere badelako.
Eta lekurik ospetsuena, zalantzarik gabe, Zugarramurdiko leizea da, XVII. mendera arte egiten ziren akelarreen kokaleku. Zure irudimenak hegan eginen du!
Misterio-kutsua duen beste leize bat Ikaburukoa da; duela 14.000 urte sortu zen, eta estalaktitaz eta estalagmitaz beterik dago. Bisita gidatuarekin formazio misteriotsu horiei buruzko zalantza guztiak argituko dituzu.
Bukatzeko, ezin ahantzi Aralar mendilerroan dagoen Mendukiloko leizea. Hemen ere bisita gidatua egiten ahal duzu, leizearen barruko geologiaz eta isiltasunaz gozatzeko; edo bestela, espeleoabenturako programa duzu: pittin bat gogorragoa da, luzeagoa delako eta sasoi onean egotea eskatzen duelako.
Sanferminak eta askoz gehiago
Nafarroa udan: agenda gainezka
Udako hilabeteak ekitaldi eta jaiez gainezka egoten dira.
Ezagunenak, zalantzarik gabe, San Fermin jaiak dira. Iruñea dotore-dotore janzten da bertakoei eta bisitariei harrera egiteko jaietako egunetan. Baina Iruñean ez ezik, herri gehiagotan ere izaten dira Sanferminak. Lesakan, Nafarroa iparraldean, santu horren omenezko jaiak ospatzen dituzte eta jaietako ekitaldi ezagunena Zubigaineko dantza da: Onin ibaiaren ertzeko hormen gainean dantzatzen dute dantzariek.
Baina herriko jaiak ezagutzeaz gain, udan Erdi Aroko Azokak ere izaten dira han eta hemen. Deigarrienetako bat Erriberrikoa izaten da; herriko gazteluari esker, antzinako errege-erreginen garaietara eraman zaituztela irudituko zaizu. Hori bezain ederra, egitarau hagitz entretenigarria du Iruñekoak; irailaren hasieran izaten da.
Ideia gehiago? Ahaidetasuneko landa-jaiak, artzain-egunak edo gure produktu gastronomikoekin eta ardoarekin lotutako jardunaldiak osagarri ezin hobeak izanen dira zure egonaldian, eta gure herri eta haranetako bizitzan murgilaraziko zaituzte.
Udako festa, ekitaldi eta ikuskizunak
Jakin ezazu udan besaulki tipikoa alde batera uzten dugula ikuskizunak kalera ateratzen direlako; izan ere, plaza, harresi, gaztelu eta lorategietan izaten dira. Hona hemen hainbat: Erriberriko Antzerki Jaialdia, Kultur edo Iruñeko hirurak (Harresien Jaialdia, Flamenco On Fire eta Reclassics).
Hobe duzu gure udako agendari begiratu bat egitea, iparraldeko jaialdi onenen magia sentitzeko.
-
Tokiko produktuen merkatuak
Varias fechas
Tokiko produktuen merkatuak
-
Laxo txapelketa
Eguneratu gabe
20 abr - 03 ago
Laxo txapelketa
-
Cascanteko Erromatar Festa
Eguneratu gabe
01 jun - 30 jun
Cascanteko Erromatar Festa
Otorduak eta lotarako
Naturan jarduera ugari egiten ahal dituzunez, eta egun osoan ere hainbat gauza egin eta ikusten ahal dituzunez, logikoa da bazkaltzeko ere geldialdirik egin nahi ez izatea. Mahai-zapia lurrean zabaldu eta piknik bat egitea ez baduzu gustuko, badakizu jatetxeen eskaintza zabala dela, kalitate handiko produktuekin.
Eta lotarako garaian, zure gelan sartzeko unea atzeratu nahi baduzu, landetxe bat alokatzen ahal duzu, lorategian solasaldi atseginak izan eta eguna luzatzeko. Edo familia osoarekin baldin bazatoz, ziur kanpina aukera ona dela. Eta herri eta hirietako giroa atsegin baduzu, aukeratu erdigunean dagoen hotel edo apartamentu bat.
Ezinbestekoak Nafarroan
-
Ezinbestekoak naturan
Ezinbestekoak naturan
Milaka urteko pagadi batean murgiltzea, inoiz ikusi dituzun ur turkesenak ikustea ibai batean, edo hunkitzea basamortu paisaia baten hustasunaren aurrean. Hori guztia eta gehiago duzu Nafarroan.
-
Ezinbestekoak kultura arloan
Ezinbestekoak kultura arloan
Erromanikoak Nafarroa gaindikatzen du. Elizak, komentuak, kolegiatak eta Erdi Aroko kondairetatik ateratako gune historikoak. Nafarroaren nortasuna ezagutzea haren historia ezagutzea da Eta aurreratzen dizugu ez dela inola ere aspergarria.
-
Ezinbestekoak gastronomian
Ezinbestekoak gastronomian
Zure lurraldean parekorik ez duten pintxo batzuk jatea, ardo gorri bat dastatzea unerik egokienean, Nafarroako gastronomiako jaki autentikoenez gozatzea...
Noiztik ez duzu egin apetak ematen dizuna?