Zergatik etorri Nafarroara larrazkenean
-
Kolore eztanda pagadi handietan
Kolore eztanda pagadi handietan
-
Eguraldi ona landa turismoa egiteko
Eguraldi ona landa turismoa egiteko
-
Ehizakietan eta perretxikoetan oinarritutako gastronomia sendoa
Ehizakietan eta perretxikoetan oinarritutako gastronomia sendoa
Larrazkeneko planak gustu guztietarako
Lehen esan dizugunez, plan ugari ditugu, larrazkeneko hilabeteetan aire zabalean gozatzen jarrai dezazun. Ez gara gehiago luzatuko. Ikus ditzagun.
Izpiritua biziberritzeko larrazkeneko planak:
-
Bidezidor gidatua: Aralarko Herensugea
22 mar - 31 dic
Bidezidor gidatua: Aralarko Herensugea
-
Kultura-esperientzia: Orreaga, biderako atea
21 mar - 20 dic
Kultura-esperientzia: Orreaga, biderako atea
-
Irrisarri Land
19 mar - 01 nov
Irrisarri Land


Hostoak erortzen direnean
Baso magikoen artean paseatzea
Egia da oihanean paseatzea liluragarria dela urtaro guztietan, baina bat aukeratu behar badugu, larrazkenaren alde egiten dugu.
Zergatik?
Zuhaitzen kolore eztanda bakarra da urtean. Hostoak poliki-poliki erortzen ikusten ditugu, eta oinpean kraska nola egiten duten entzuten dugu, paseoei musikaltasuna emanda. Onddoak eta perretxikoak ugaritzen dira, eta bidezidorrak dibertigarriagoak bihurtzen dira. Gaztainak aurkitzen ditugu. Goroldioa dago. Tenperatura ona da. Bakea dago.
Eta ez ditzagun ahantzi oihane bainuen onurak. Terapia honek Japonian du jatorria, eta estresa arintzen lagunduko dizu oihanean bost zentzumenak erabiliz paseatzen duzun bitartean.
Arrazoi gehiago daude, baina hobe da zuk zeuk aurkitzea gure oihan onenetan:
-
Iratiko oihana eta bere edertasun misteriotsua
-
Eta, jakina, hori egiteko modurik onena da Iratiko oihanera hurbiltzea eta bere edertasun misteriotsuaz bustitzea. Jakin Europako bigarren pagadi-izeidirik zabalena dela, eta hosto gorri-horien artean paseatzea naturaren mirari bat dela. Nafarroako larrazkenaz betiko maitemindu nahi baduzu, egin bide hauetakoren bat:
-
-
Beste pagadi berezi batzuk
-
Badakigu Iratiko oihaneko pagadiak direla denon kutunak, baina ez zaitez erratu: pagadi guzti-guztiek eragiten dute baretasuna eta bakea. Hona hemen batzuk:
-
Dronda-Bagomalta (Belagua) bideak bobeda gotiko ikaragarri baten azpian paseatzen ari zarela sentiaraziko dizu.
-
Basajaunberroko oihana, Orreagan
-
Hiru pagoen bidea, Aurizko bunkerren bideetan
Ikusgarriak dira, halaber, Kintoko oihaneko pagadiak, Sorogaingoak eta Aralarreko ibilbide batzuetakoak.
-
-
Paseoak haritz ikaragarrien artean
Ehunka eta milaka urteko zuhaitzak dituzten oihan dotoreak, larrazkenean laranja eta gorri biziz janzten direnak. Ohartarazi behar dizugu: bizioa izanen da zure argazki kamerarentzat.
- Orgiko oihana, Ultzaman
- Jauntsarasko haritz handiak, Basaburuan
- Etxarri Aranazko milaka urteko haritzak. Ibilbide hau luza daiteke, eta trikuharrien bidea egin.
- Altsasuko hariztia
-
Ura eta oihana, ametsetako nahasketa bat
-
Larrazkenean oihanak ikusgarriak badira, pentsa nolakoak izanen diren paseoan zehar edo amaieran ur putzu turkesak, urtegiak eta ur jauziak aurkitzen badituzu... Bada, Nafarroan, paradisu horietako bat baino gehiago dugu:
-
Urederraren iturburua, Urbasa mendilerroaren magalean.
-
Xorroxingo ur jauzia, Baztango ibilbide erakargarrienetako bat.
-
Belabarzeko ur jauzia, Erronkaribarren.
-
Leurtzako urtegiak, pagadiz inguratutako mendi aintzira ikusgarriak.
-
Ixkier ur jauzia eta hiru zubien ibilbidea, Plazaolaren bide berdean
-
-
Larrazkenean egiteko bide gehiago
Badakigu behin eta berriz gauza bera esaten ari garela, baina Nafarroan mendi ibiliak egitea lurraren agindu bat da.
Izan ere, larrazkenean hain dira politak oihanak, non pena litzatekeen ikustera ez joatea.
Oihanen inguruko zenbait proposamen aipatu dizkizugunez, garai honetarako aukera oso bitxi bat nabarmendu nahi dugu: Zumakearen ibilbidea, Lizarran. Zumakea Ekialdetik ekarritako zuhaixka bat da, eta larrazkeneko aste batzuetan baino ezin da ikusi bere kolore gorri bizia. Ibilbidea ezin hobeki amaitzeko, zumakez egindako artisau garagardoa edan behar duzu.
Bide gehiago behar dituzu zure larrazkeneko dosirako?
Arroilak, bide berdeak, leizeak lotzen dituzten ibilbideak, paseoak belardi leunetan, GR ibilbideak eta igoerak... mendi ibilaldi mordoa daukagu.
Mendi ibili gehiagoLarrazkenean ere erabil daitezke bizikletak
Bizikletak udan erabiltzeko direla esaten badute ere, larrazkena urtaro bikaina da pedalei eragiten jarraitzeko: ez dago ez hotz ez bero, egunak oraindik luzeak dira eta paisaiak kolorez beteta daude.
Familian bazatoz edo ibilbideak patxadaz egitea gustatzen bazaizu, Nafarroako bost Bide Berdeak gomendatzen dizkizugu. Komunitate osoan banatuta daudenez, askotariko paisaiak ikusiko dituzu, larrazkeneko ñabardurek ematen duten ukitu berezi horrekin: oihan atlantikoak, xarma handiko herrixkak, Irunberriko arroila ikusgarria edo mahasti gorrixkak eta Erriberako baratze zainduak.
Bestela, BTT guneak dituzu, zailtasun mota guztietako eta milaka kilometroko ibilbideekin: 2.000 km baino gehiago Lizarrerrian, 46 ibilbide Erdialdean, 400 km Iratiko oihanean, 12 ibilbide Esteribarren eta 5 Erronkaribarren.
Eta oraindik ziur ez bazaude, Donejakue bidea bizikletaz egin edo EuroVelo 1 ibilbidea has dezakezu.

Donejakue bidea: naturaren eta kulturaren arteko nahasketa
Larrazkena. Bidea lasai, jendetzarik gabe eta tenperatura atseginekin egiteko unerik egokiena.
Beste aukera bat da bidea herrien eta monumentuen bitartez ezagutzea: Orreagako kolegiata, Eunateko ermita tenplarioa, Zangozako Andre Maria Erreginaren eliza erromanikoa, Gares eta bere Erdi Aroko zubia eta Viana herri dotorea.
Donejakue bidea ezagutu nahi dut
Larrazkenerako beste proposamen kultural batzuk
Landa arkitektura eta erromanikoko eta gotikoko altxorrak estimatzen dituen horietakoa bazara, leku ezin hobean zaude, erresuma txiki honek legatu historiko eta artistiko paregabea baitauka.
Hona hemen ideia batzuk:
-
Larrazkenerako beste proposamen kultural batzuk
Naturan integratutako kultura mugarriak
Gure monumentu esanguratsuenetako batzuk naturarekin lotuta daude; beraz, gozamena bikoitza da: Orreagako kolegiata, Aralarko San Migel santutegia, Muskildako ermita (Irati) eta Irantzuko eta Leireko monasterioak.
-
Larrazkenerako beste proposamen kultural batzuk
Gazteluak eta gotorlekuak
Aukera hau oso ohikoa da, eta jende guztiari gustatzen zaio, bai txikiei bai helduei. Ez galdu Erriberriko Errege-erreginen Jauregia, Xabierko Gaztelua edo Artaxoako zerkoa ikusteko aukera, herensuge baten bizkarrera ere igotzen ahalko zara eta.
-
Larrazkenerako beste proposamen kultural batzuk
Hiriko turismoa
Asteburu baterako bazatoz, hiru hirigune historiko polit proposatuko dizkizugu: Iruña, bere harresiekin eta katedralarekin; Tutera, bere plaza koloretsuarekin, hiri artez betetako karrikekin eta bere katedral erromanikoarekin, eta Lizarra, bere San Pedro auzo polit eta izugarriarekin.
-
Larrazkenerako beste proposamen kultural batzuk
Karrikaz karrika ibili herri politetan
Hainbeste herri polit ditugu, non zaila baita batzuk bakarrik aipatzea: Elizondo, Irurita eta Amaiur, Baztanen; Larraintzar, Lizaso eta Iraizotz, Ultzaman, eta Auritz, Aribe, Otsagabia eta Erronkari, Pirinioetako ibarretan.

Salir a por setas
Navarra es un paraíso para las almas seteras y cuenta con dos parques micológicos en los que disfrutar de este pasatiempo. Ambos ofrecen permisos para la recolección de los hongos, organizan visitas y te asesoran con todas tus dudas micológicas.
-
Parque Micológico de Ultzama
A tan solo 25 km de Pamplona, este valle famoso por los robles milenarios del Bosque de Orgi, cuenta con un parque micológico consolidado en donde ofrecen numerosas visitas para disfrutar de los bosques de robles y hayas a la vez que te adentras en el mágico mundo de las setas.
Ver la web del Parque Micológico de Ultzama -
Parque Micológico Erro-Roncesvalles
Situado en los valles y poblaciones del entorno de Orreaga/Roncesvalles, cuenta con una superficie total de más de 15.500 ha, de las cuales más de 4.500 son de bosque con interés micológico. Si te gusta pasear entre hayedos este es tu parque.
Ver la web del Parque Micológico Erro-Roncesvalles
Gastronomia: larrazkeneko plater zoragarriak
Larrazkenean ez dira bakarrik Nafarroako oihanak kolorez betetzen. Sukaldeak ere betetzen dira kolorez, sasoiak eskaintzen dizkigun osagai gozoei esker.
Gure inguruan hain ohikoak diren Lodosako pikillo piperrak edo onddo bildu berriak dastatzeko garaia da.
Gero, Zangozako potxak edo Uxueko artzain-apurrak jan ditzakezu, baita orein, basurde edo usoz egindako plater sendoak ere; oso preziatuak dira garai hauetan, eta ohikoak mendietan.
Hilabeterik hotzenak iristen direnean, neguan ia-ia, berdea oinarri duten menu gozoak dastatzen ahalko dituzu: borraja, kardua, txikoria, aza, orburua... Zapore berriak probatzeko eta Tutera, Erriberako hiriburua, bisitatzeko aukera paregabea.
Eta, noski, janari horrekin batera, Nafarroako ardo ondurik onena edanen dugu. Eta pauso bat harago joan nahi baduzu, hilabete hauetan, Nafarroako Ardoaren Ibilbideak jarduera eta esperientzia enologiko ugari antolatzen ditu.

Larrazkeneko agenda: urtaroko zaporeek markatuta
Larrazkenean, bi jarduera mota egiten dira Nafarroan: aire zabaleko jarduerak eta hainbesteko poza ematen diguten produktu gastronomikoak omentzeko jarduerak. Izan ere, Nafarroan, ongi jan eta ongi ospatzen dugu.
-
Esperientzia gastronomikoa: «Artzaina eta patxarana»
21 mar - 20 dic
Esperientzia gastronomikoa: «Artzaina eta patxarana»
-
Mahastietako esperientzia + olibadia + Caudalía upeltegia
01 ene - 31 dic
Mahastietako esperientzia + olibadia + Caudalía upeltegia
-
Jardunaldi mikologikoak Irantzuko lurretan
Eguneratu gabe
23 oct - 24 oct
Jardunaldi mikologikoak Irantzuko lurretan

Non ostatatu larrazkenean Nafarroara bazatoz
Badakigu oihanak bete-betean diren garai hau ezin hobea dela egurrezko etxola bat alokatzeko edo landa-hotel atsegin batean ongi zainduta egoteko.
Eta zorionekoa zu!
Nafarroan, naturaren energia guztia sentiaraziko dizuten landa ostatu zoragarriak ditugu:
Zer gordetzen du Nafarroak beste urtaroetan?
-
Udaberria
Udaberria
Neguak bide ematen dio berde biziz, ibilbidez, gastronomiaz eta naturaz beteriko urtaroari.
-
Uda
Uda
Urteko hilabete beroenetan amalurra eta aire zabaleko jarduerak izaten dira nagusi.
-
Negua
Negua
Neguan sutondoan koilaraz jateko plater batekin etxean bezala sentitzeak ez du parekorik.