.jpg)
Nafarroa larrazkenean
Kolorez beteriko planak, Nafarroako larrazkenaren distiraz gozatzeko


Hostoak erortzen direnean
Baso magikoen artean paseatzea
Egia da oihanean paseatzea liluragarria dela urtaro guztietan, baina bat aukeratu behar badugu, larrazkenaren alde egiten dugu.
Zergatik?
Zuhaitzen kolore eztanda bakarra da urtean. Hostoak poliki-poliki erortzen ikusten ditugu, eta oinpean kraska nola egiten duten entzuten dugu, paseoei musikaltasuna emanda. Onddoak eta perretxikoak ugaritzen dira, eta bidezidorrak dibertigarriagoak bihurtzen dira. Gaztainak aurkitzen ditugu. Goroldioa dago. Tenperatura ona da. Bakea dago.
Eta ez ditzagun ahantzi oihane bainuen onurak. Terapia honek Japonian du jatorria, eta estresa arintzen lagunduko dizu oihanean bost zentzumenak erabiliz paseatzen duzun bitartean.
Arrazoi gehiago daude, baina hobe da zuk zeuk aurkitzea gure oihan onenetan:
-
Iratiko oihana eta bere edertasun misteriotsua
Eta, jakina, hori egiteko modurik onena da Iratiko oihanera hurbiltzea eta bere edertasun misteriotsuaz bustitzea. Jakin Europako bigarren pagadi-izeidirik zabalena dela, eta hosto gorri-horien artean paseatzea naturaren mirari bat dela. Nafarroako larrazkenaz betiko maitemindu nahi baduzu, egin bide hauetakoren bat:
Iratin paseatu nahi dut -
Beste pagadi berezi batzuk
Badakigu Iratiko oihaneko pagadiak direla denon kutunak, baina ez zaitez erratu: pagadi guzti-guztiek eragiten dute baretasuna eta bakea. Hona hemen batzuk:
- Urbasako pagadi xarmatua eta Mendizaleen ibilbidea
- Iturburua, Bertizen
- Dronda-Bagomalta (Belagua) bideak bobeda gotiko ikaragarri baten azpian paseatzen ari zarela sentiaraziko dizu.
- Basajaunberroko oihana, Orreagan
- Hiru pagoen bidea, Aurizko bunkerren bideetan
Ikusgarriak dira, halaber, Kintoko oihaneko pagadiak, Sorogaingoak eta Aralarreko ibilbide batzuetakoak.
-
Paseoak haritz ikaragarrien artean
Ehunka eta milaka urteko zuhaitzak dituzten oihan dotoreak, larrazkenean laranja eta gorri biziz janzten direnak. Ohartarazi behar dizugu: bizioa izanen da zure argazki kamerarentzat.
- Orgiko oihana, Ultzaman
- Jauntsarasko haritz handiak, Basaburuan
- Etxarri Aranazko milaka urteko haritzak. Ibilbide hau luza daiteke, eta trikuharrien bidea egin.
- Altsasuko hariztia
-
Ura eta oihana, ametsetako nahasketa bat
Larrazkenean oihanak ikusgarriak badira, pentsa nolakoak izanen diren paseoan zehar edo amaieran ur putzu turkesak, urtegiak eta ur jauziak aurkitzen badituzu... Bada, Nafarroan, paradisu horietako bat baino gehiago dugu:
- Urederraren iturburua, Urbasa mendilerroaren magalean.
- Xorroxingo ur jauzia, Baztango ibilbide erakargarrienetako bat.
- Belabarzeko ur jauzia, Erronkaribarren.
- Leurtzako urtegiak, pagadiz inguratutako mendi aintzira ikusgarriak.
- Ixkier ur jauzia eta hiru zubien ibilbidea, Plazaolaren bide berdean
Gastronomia: larrazkeneko plater zoragarriak
Larrazkenean ez dira bakarrik Nafarroako oihanak kolorez betetzen. Sukaldeak ere betetzen dira kolorez, sasoiak eskaintzen dizkigun osagai gozoei esker.
Gure inguruan hain ohikoak diren Lodosako pikillo piperrak edo onddo bildu berriak dastatzeko garaia da.
Gero, Zangozako potxak edo Uxueko artzain-apurrak jan ditzakezu, baita orein, basurde edo usoz egindako plater sendoak ere; oso preziatuak dira garai hauetan, eta ohikoak mendietan.
Hilabeterik hotzenak iristen direnean, neguan ia-ia, berdea oinarri duten menu gozoak dastatzen ahalko dituzu: borraja, kardua, txikoria, aza, orburua... Zapore berriak probatzeko eta Tutera, Erriberako hiriburua, bisitatzeko aukera paregabea.
Eta, noski, janari horrekin batera, Nafarroako ardo ondurik onena edanen dugu. Eta pauso bat harago joan nahi baduzu, hilabete hauetan, Nafarroako Ardoaren Ibilbideak jarduera eta esperientzia enologiko ugari antolatzen ditu.
.jpg)

Larrazkenean ere erabil daitezke bizikletak
Bizikletak udan erabiltzeko direla esaten badute ere, larrazkena urtaro bikaina da pedalei eragiten jarraitzeko: ez dago ez hotz ez bero, egunak oraindik luzeak dira eta paisaiak kolorez beteta daude.
Familian bazatoz edo ibilbideak patxadaz egitea gustatzen bazaizu, Nafarroako bost Bide Berdeak gomendatzen dizkizugu. Komunitate osoan banatuta daudenez, askotariko paisaiak ikusiko dituzu, larrazkeneko ñabardurek ematen duten ukitu berezi horrekin: oihan atlantikoak, xarma handiko herrixkak, Irunberriko arroila ikusgarria edo mahasti gorrixkak eta Erriberako baratze zainduak.
Bestela, BTT guneak dituzu, zailtasun mota guztietako eta milaka kilometroko ibilbideekin: 2000 km baino gehiago Lizarrerrian, 46 ibilbide Erdialdean, 400 km Iratiko oihanean, 12 ibilbide Esteribarren eta 5 Erronkaribarren.
Eta oraindik ziur ez bazaude, Donejakue bidea bizikletaz egin edo EuroVelo 1 ibilbidea has dezakezu.


Perretxikotara joatea
Nafarroa paradisu bat da perretxikozaleentzat; izan ere, bi parke mikologiko ditu denbora-pasa horretaz gozatzeko. Biek baimenak ematen dituzte onddoak biltzeko, bisitak antolatzen dituzte eta aholkuak ematen dituzte mikologiaren gainean.
-
Ultzamako parke mikologikoa
Iruñetik 25 km eskasera dago Ultzama; hor dago Orgi, mila urteko haritzak dituen oihana, eta, jakina, parke mikologiko ezaguna, non bisita ugari eskaintzen dituzten perretxikoen mundu magikora sartzeko hariztiez eta pagadiez gozatzen dugun bitartean.
Ikus Ultzamako parke mikologikoaren webgunea -
Erroibar-Orreagako parke mikologikoa
Mendebaldetik hasita, Erroibar dugu, eta ondoren Auritz, Orreaga eta Orreagako kolegiata; denen artean osatzen dute parke mikologikoa. Guztira 15.500 hektareatik gorako azalera du; horietatik, 4500 hektareatik gora interes mikologikoko oihanak dira. Pagadien artean paseatzea gustatzen bazaizu, hauxe da zure parkea.
Ikus Erroibar-Orreaga parke mikologikoaren webgunea
Larrazkeneko planak gustu guztietarako
Lehen esan dizugunez, plan ugari ditugu, larrazkeneko hilabeteetan aire zabalean gozatzen jarrai dezazun. Ez gara gehiago luzatuko. Ikus ditzagun.
Izpiritua biziberritzeko larrazkeneko planak:

Non ostatatu larrazkenean Nafarroara bazatoz
Badakigu oihanak bete-betean diren garai hau ezin hobea dela egurrezko etxola bat alokatzeko edo landa-hotel atsegin batean ongi zainduta egoteko.
Eta zorionekoa zu!
Nafarroan, naturaren energia guztia sentiaraziko dizuten landa ostatu zoragarriak ditugu:
Larrazkenerako beste proposamen kultural batzuk
Landa arkitektura eta erromanikoko eta gotikoko altxorrak estimatzen dituen horietakoa bazara, leku ezin hobean zaude, erresuma txiki honek legatu historiko eta artistiko paregabea baitauka.
Hona hemen ideia batzuk:
-
Naturan integratutako kultura mugarriak orrialdera joan
Naturan integratutako kultura mugarriak
Gure monumentu esanguratsuenetako batzuk naturarekin lotuta daude; beraz, gozamena bikoitza da: Orreagako kolegiata, Aralarko San Migel santutegia, Muskildako ermita (Irati) eta Irantzuko eta Leireko monasterioak.
-
Gazteluak eta gotorlekuak orrialdera joan
Gazteluak eta gotorlekuak
Aukera hau oso ohikoa da, eta jende guztiari gustatzen zaio, bai txikiei bai helduei. Ez galdu Erriberriko Errege-erreginen Jauregia, Xabierko Gaztelua edo Artaxoako zerkoa ikusteko aukera, herensuge baten bizkarrera ere igotzen ahalko zara eta.
-
Hiriko turismoa orrialdera joan
Hiriko turismoa
Asteburu baterako bazatoz, hiru hirigune historiko polit proposatuko dizkizugu: Iruña, bere harresiekin eta katedralarekin; Tutera, bere plaza koloretsuarekin, hiri artez betetako karrikekin eta bere katedral erromanikoarekin, eta Lizarra, bere San Pedro auzo polit eta izugarriarekin.
-
Karrikaz karrika ibili herri politetan orrialdera joan
Karrikaz karrika ibili herri politetan
Hainbeste herri polit ditugu, non zaila baita batzuk bakarrik aipatzea: Elizondo, Irurita eta Amaiur, Baztanen; Larraintzar, Lizaso eta Iraizotz, Ultzaman, eta Auritz, Aribe, Otsagabia eta Erronkari, Pirinioetako ibarretan.
Interesekoartikuluak
10 plan bereziki original udazken ikusgarri bat igarotzeko Nafarroan
Halloweneko enigmak eta misterioa Nafarroan
Zer gordetzen du Nafarroak beste urtaroetan?
-
Udaberria
Udaberria
Neguak bide ematen dio berde biziz, ibilbidez, gastronomiaz eta naturaz beteriko urtaroari.
-
Uda
Uda
Urteko hilabete beroenetan amalurra eta aire zabaleko jarduerak izaten dira nagusi.
-
Negua
Negua
Neguan sutondoan koilaraz jateko plater batekin etxean bezala sentitzeak ez du parekorik.